
134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3725
IRAGARKIA, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak gora jotzeko zenbait errekurtso ebazteko emandako zenbait agindu jakinarazten dituena. Errekurtso horiek, Amnistiari buruzko Legean jasotako kasuen ondorioz askatasun-gabetzea jasateagatik egindako konpentsazio-eskariak azaroaren 19ko 280/2002 Dekretuaren babespean ezestatzearen kontra jarri ziren.
Eranskinean aipatutako aginduak jakinarazi nahi baina halakorik lortu ez denez, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da, interesatu guztiek horren berri izan dezaten, ondorengo zehaztapen eta guzti:
1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua da horretarako eskumena duen organoa, hala xedaturik baitago Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Hori dela eta, iragarki honen eranskinean jasotako datu banakatuak dituzten espedienteetan sailburuak ebatzi du Gizarte Gaietako sailburuordearen 2004ko maiatzaren 7ko Ebazpenaren kontra jarritako gorako errekurtsoak dagozkien aginduekin ezestea. Ebazpen hura, Amnistiari buruzko Legean jasotako kasuen ondorioz askatasun-gabetzea jasateagatik eta azaroaren 19ko 280/2002 Dekretuaren babespean aurkeztutako konpentsazio-eskariei buruzkoa zen.
2.– Ebazpen hau irmoa da administrazio-bidean, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Ebazpena jasotzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.
3.– Interesatuek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan eskuragarri izango dituzte jarritako gorako errekurtsoak ebazten dituzten sailburuaren aginduen testu osoak.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko ekainaren 24a
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ETXEZARRETA.
ERANSKINA
Espediente 	Errekurtso-egilearen izen-deiturak	Gorako errekurtsoa 	Errekurtsoa ezetsi 	Ezestapenaren arrazoia
zenbakia		jarri zen eguna	zen eguna
417	Eusebia Trecu Urizar	2004-06-12	2005-04-22	 Onespen osoa	
3794	Miren Chacartegi Badiola	2004-06-07	 2005-04-22	Onespen osoa	
7330	Juana Uriarte Ramírez	2004-06-11	2005-04-22	 Zati baten onespena	
4036	Ana Fernández Angulo	2004-06-07	2005-04-22	 Zati baten onespena	
5990	Manuel Rodríguez López	2004-06-25	 2005-04-22	Zati baten onespena	
7667	Rosa Maria Saracho Fernández	2004-06-10	 2005-04-22	Zati baten onespena	
RSS