
134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3724
IRAGARKIA, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 152/05 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoari dagokion 04.0520.48.02.01.02 Administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden beste guztiak epatzeko dena.
Iñaki González Ruiz jauna ezin izan da aurkitu administrazio-espedientean jasotako helbidean, hau da, Barakaldoko Norberto Acebal kaleko 4.ean; eta jaun horri jakinarazten zaio eze, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegiak goian aipatutako espedientea bidaltzeko eskatu duela. SH 417/04 zehapen-espedientean, Bizkaiko Lurraldeak emandako Ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen 2005eko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren kontra, Fibras y Elastomeros, S.A.k eskatuta bideratu zen aipatu administrazio-espedientea.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean azaldu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Iñaki González Ruiz jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko ekainaren 24a.
Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.
RSS