Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3720

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 23koa, Plangintza eta Finantza Kudeaketarako zuzendariarena, Bilboko Udalerriko (Bizkaia) Bilbo Zaharreko San Anton Perri 4 burutze-unitatean araubide orokorreko babes ofizialeko 52 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak eta merkataritzako lokalak eraikitzeko itunpeko sustapenerako onurak esleitzen dituena (23/04).

Espediente horren deialdi publikoa 2004ko urriaren 29ko EHAAn egin zen, 208. zenbakian, eta eskaintzak aurkezteko epea amaitu denez, bidezkoa da espedientea ebaztea.

Horren ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Bilboko Udalerriko (Bizkaia) Bilbo Zaharreko San Anton Perri 4 burutze unitatean araubide orokorreko babes ofizialeko 52 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak eta merkataritzako lokalak eraikitzeko itunpeko sustapenerako onurak «Sociedad Cooperativa Euskovi» etxebizitza kooperatibari esleitzea, ondoren adierazten den moduan:

1.– Sustapenak eskaintzen dituen onurak.

1.1.– Lurzorua eskuratzeko modua eta urbanizazioa.

Eskritura publikoak egiten diren egunean sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimo (6.010,12 euro) eta dagokion BEZa ordainduko zaizkio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari (BEZa kalkulatzeko kontuan hartu beharreko azalera-eskubidearen eraketaren zerga-oinarria lagatako lur hirituaren kostuaren zati proportzionala izango da, lagatako urbanizazioaren amortizazioa barne hartuta. Zati proportzional hori % 70ean finkatuta dago).

Sustapena: Bilboko Udalerriko (Bizkaia) Bilbo Zaharreko San Anton Perri 4 burutze unitatean araubide orokorreko babes ofizialeko 52 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak eta merkataritzako lokalen itunpeko sustapenerako.

Lurzoruaren kostua + urbanizazioa: 705.331,10 euro.

% 70: 493.731,77 euro.

Sustapena kokatuko den lurraren gaineko azalera-eskubidea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduari erantsitako baldintza pleguari jarraiki formalizatuko da.

1.2.– Diru-laguntzak.

Sociedad Cooperativa Euskovi-k urbanizazio gastuen % 100ari eta laguntza teknikorako kostuen % 100ari uko egin dio.

2.– Esleipen edo lehenengo eskualdaketako gehienezko prezioak etxebizitza, trasteleku eta garajeko metro karratu erabilgarriko.

Babes ofizialeko etxebizitzengatik eta horiei atxikitako eranskinengatik esleipendunak erosleei aplikatuko dien prezioa, behin-behineko sailkapena ematen denean indarrean dagoen gehieneko prezioa izango da, baldin eta esleipen-ebazpenean finkatutako epean eskatzen bada. Bestela, esleipena ebazten denean indarrean dagoen gehieneko prezioa aplikatuko da.

3.– Lanak burutzeko epea.

Lurrazal-eskubidedunak, lehiaketa publikoa esleitzen denetik hasi eta gehienez ere 3 hilabeteko epean, babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa lortzeko proiektua aurkeztu beharko du. Horretarako, esleipena egiten denetik sei hilabete igaroko dira gehienez.

Azaleradunak babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa jaso eta 15 egun izango du, gehienez, eraikitzeko beharrezko duen udal baimena eskatzeko. Baimena lortu ostean, gehienez ere 3 hilabeteko epean, proiektatutako lana eraikitzen hasi beharko du.

Azaleradunak, halaber, behin-behineko kalifikazioa lortu ondoren, 25 hilabeteko epea izango du, gehienez ere, etxebizitzen eraikitze lanak amaitzeko eta babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko sailkapena eskatzeko.

4.– Sustapenaren ezaugarri teknikoak.

Baldintza tekniko eta juridikoen pleguari eta klausula administratiboen pleguari atxikiz aurkeztutako eskaintzan zehaztutakoak.

5.– Lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko baldintzak.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz finkatuko dira lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko gutxieneko eskakizunak eta erosleak eurak aukeratzeko prozedura.

6.– Deialdi publikoaren oinarrietan ezartzen duenez: «...Lehiatzailearena ez den beste eraikuntza-enpresa batek obra osoa egiten badu, eskaintzan enpresa horren nortasuna adierazi eta kontratuaren agiriak aurkeztu beharko dira. Enpresa horrek, halaber, Administrazio Publikoarekin aurrekontu bera duten obrak kontratatzeko eskatzen den sailkapena duela eta zerga eta gizarte-segurantza alorrean egin beharreko ordain-beharrak bete dituela egiaztatu beharko du. Sailkapena dagokion sustapena burutzeko aurrekontuaren araberakoa izango da».

«Sociedad Cooperativa Euskovi»-k aurkeztutako eskaintza sustapenaren kontzeptu guztien guztizko kostua 4.933.736 eurokoa izango da eta sustapenerako sistema enpresa eraikitzailearekin sustapen-kontratazioa da: UICESA Obras y Construcciones, S.A. Enpresa-eraikitzailearentzat eskatutako sailkapena C2e da.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Etxebizitza sailburuordeari zuzenduta. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 23a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER BURÓN CUADRADO.


Azterketa dokumentala