
134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3718
EBAZPENA, 2004ko abenduaren 30ekoa, Plangintza eta Finantza Kudeaketarako zuzendariarena, Muskizko (Bizkaia) San Juan industrialdean PRU-8, PRC-11, PRC-12 y PRC-14 partzeletan, araubide orokorreko babes ofizialeko 16 etxebizitza (familia bakarrekoak) eta horiei atxikitako trasteleku eta garajeak; 40 gizarte-etxebizitza eta horiei atxikitako trasteleku eta garajeak; eta araubide orokorreko babes ofizialeko 40 etxebizitza eta horiei atxikitako trasteleku eta garajeak eraikitzeko itunpeko sustapenerako onurak esleitzen dituena (9/04).
Espediente horren deialdi publikoa 2004ko ekainaren 24ko EHAAn, 119. zenbakian, argitaratutako ebazpen baten bidez egin zen eta eskaintzak aurkezteko epea amaitu denez, bidezkoa da espedientea ebaztea.
Horren ondorioz, hau
EBATZI DUT:
Muskizko (Bizkaia) San Juan industrialdean PRU-8, PRC-11, PRC-12 y PRC-14 partzeletan, araubide orokorreko babes ofizialeko 16 etxebizitza (familia bakarrekoak) eta horiei atxikitako trasteleku eta garajeak; 40 gizarte-etxebizitza eta horiei atxikitako trasteleku eta garajeak; eta araubide orokorreko babes ofizialeko 40 etxebizitza eta horiei atxikitako trasteleku eta garajeen sustapenaren eta eraikuntzaren onurak FCC Construcción, S.A. entitateari esleitzea, ondoren adierazten den moduan:
1.– Sustapenak eskaintzen dituen onurak.
1.1.– Lurzorua eskuratzeko modua eta urbanizazioa.
Bidezko eskritura publikoak egiten diren egunean, PRU-8 partzelaren lur-zatiaren azalera-eskubideagatik sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimo (6.010,12 euro), PRC-11 partzelaren lur-zatiaren azalera-eskubideagatik sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimo (6.010,12 euro), PRC-12 partzelaren lur-zatiaren azalera-eskubideagatik sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimo (6.010,12 euro) eta PRC-14 partzelaren lur-zatiaren azalera-eskubideagatik sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimo (6.010,12 euro) gehi dagokien BEZa ordainduko zaizkio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari (BEZa kalkulatzeko kontuan hartu beharreko azalera-eskubidearen eraketaren zerga-oinarria lagatako lur hirituaren kostuaren zati proportzionala izango da, lagatako urbanizazioaren amortizazioa barne hartuta. Zati proportzional hori % 70ean finkatuta dago).
Sustapena kokatuko den lurraren gaineko azalera-eskubidea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduari erantsitako baldintza pleguari jarraiki formalizatuko da.
1.2.– Diru-laguntzak.
FCC Construcción SAk aurkeztutako eskaintzan diru-laguntzaren % 100ari uko egitea proposatzen da.
2.– Esleipen edo lehenengo eskualdaketarako gehienezko prezioak etxebizitza, trasteleku eta garajeko metro karratu erabilgarriko:
2.1.– Esleipen edo lehenengo eskualdaketako gehienezko prezioak etxebizitzako metro karratu erabilgarriko:
2.1.1.– Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak: 1.152,00 euro/m2 erabilgarriko.
Dentsitate baxuko etxebizitzetan eta 75 m2-ko edo hortik beherako azalera erabilgarria duten eraikuntza berriko etxebizitzetan % 10 igoko da etxebizitzaren prezioa.
2.1.2.– Gizarte-etxebizitzak: 745,00 euro/m2 erabilgarriko.
2.2.– Esleipen edo lehenengo eskualdaketako gehienezko prezioak etxebizitzari atxikitako eranskineko metro karratu erabilgarriko:
2.2.1.– Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzei atxikitako eranskinak: 426,00 euro/m2 erabilgarriko.
2.2.2.– Gizarte-etxebizitzei atxikitako eranskinak: 339,00 euro/m2 erabilgarriko.
3.– Lanak burutzeko epea.
Lurrazal-eskubidedunak, lehiaketa publikoa esleitzen denetik hasi eta gehienez ere 3 hilabeteko epean, babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa lortzeko proiektua aurkeztu beharko du. Horretarako, esleipena egiten denetik sei hilabete igaroko dira gehienez.
Azaleradunak babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa jaso eta 15 egun izango du, gehienez, eraikitzeko beharrezko duen udal baimena eskatzeko. Baimena lortu ostean, gehienez ere 3 hilabeteko epean, proiektatutako lana eraikitzen hasi beharko du.
Azaleradunak, halaber, behin-behineko kalifikazioa lortu ondoren, 26 hilabeteko epea izango du, gehienez ere, etxebizitzaren eraikitze-lanak amaitzeko eta babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko sailkapena eskatzeko.
4.– Sustapenaren ezaugarri teknikoak.
Baldintza tekniko eta juridikoen pleguari eta klausula administratiboen pleguari atxikiz aurkeztutako eskaintzan zehaztutakoak.
5.– Lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko baldintzak.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz finkatuko dira lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko gutxieneko eskakizunak eta erosleak eurak aukeratzeko prozedura.
6.– Deialdi publikoaren oinarrietan ezartzen duenez: «Sailkapena dagokion sustapena burutzeko aurrekontuaren araberakoa izango da».
FCC Construcción SAk aurkeztutako eskaintzan, sustapena burutzeko aurrekontua 12.242.755 eurokoa da. Eskatutako sailkapena C2f da.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Etxebizitza sailburuordeari zuzenduta. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2004ko abenduaren 30a.
Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER BURÓN CUADRADO.
RSS