Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3716

EBAZPENA, 2004ko abenduaren 29koa, Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariarena, Tolosako udalerriko (Gipuzkoa) R-47 Areako («Oria-Araxes») bost zenbakiko lur-zatian 16 gizarte-etxebizitza, araubide orokorreko babes ofizialeko 44 etxebizitza eta horiei atxikitako trastelekuak eta garajeak sustatu eta eraikitzeko itunpeko sustapeneko onurak esleitzen dituena (6/04).

Espediente horren deialdi publikoa 2004ko ekainaren 24ko EHAAn, 119. zenbakian, argitaratutako ebazpen baten bidez egin zen eta eskaintzak aurkezteko epea amaitu denez, bidezkoa da espedientea ebaztea.

Horren ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Araubide orokorreko 16 gizarte-etxebizitza, babes ofizialeko 44 etxebizitza eta horiei atxikitako trastelekuak eta garajeak eraikitzeko itunpeko sustapenaren onurak «Iza, Obras y Promociones SA» entitateari esleitzea, ondoren adierazten den moduan:

1.– Sustapenak eskaintzen dituen onurak.

1.1.– Lurzorua eskuratzeko modua eta urbanizazioa.

Azalera-eskubidea eratzeko bidezko eskritura publikoak egiten diren egunean sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimo (6.010,12 euro) gehi dagokion BEZa ordainduko zaizkio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari (BEZa kalkulatzeko kontuan hartu beharreko azalera-eskubidearen eraketaren zerga-oinarria lagatako lur hirituaren kostuaren zati proportzionala izango da, lagatako urbanizazioaren amortizazioa barne hartuta. Zati proportzional hori % 70ean finkatuta dago).

Sustapena kokatuko den lurraren gaineko azalera-eskubidea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduari erantsitako baldintza pleguari jarraiki formalizatuko da.

1.2.– Diru-laguntzak.

Iza, Obras y Promociones SAk urbanizazio-gastuen % 100ari, laguntza teknikoko kostuen % 100ari eta errentamendu-pizgarrien % 100ari uko egin dio.

2.– Esleipen edo lehenengo eskualdaketako gehienezko prezioak etxebizitza, trasteleku eta atxikitako garajeetako metro karratu erabilgarriko.

2.1.– Esleipen edo lehenengo eskualdaketako gehienezko prezioak etxebizitzako metro karratu erabilgarriko:

2.1.1.– Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak: 1.152,00 euro/metro karratu erabilgarriko.

Dentsitate baxuko etxebizitzetan eta 75 m2-ko edo hortik beherako azalera erabilgarria duten eraikuntza berriko etxebizitzetan % 10 igoko da etxebizitzaren prezioa.

2.1.2.– Gizarte-etxebizitzak: 745,00 euro/metro karratu erabilgarriko.

2.2.– Esleipen edo lehenengo eskualdaketako gehienezko prezioak etxebizitzari atxikitako eranskineko metro karratu erabilgarriko:

2.2.1.– Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak: 426,00 euro/metro karratu erabilgarriko.

2.2.2.– Gizarte-etxebizitzei atxikitako eranskinak: 339,00 euro/metro karratu erabilgarriko.

3.– Lanak burutzeko epea.

Lehiaketa publikoa esleitu eta 3 hilabeteko gehienezko epean, behin-behineko kalifikazioa lortzeko oinarrizko proiektua aurkeztu beharko du azaleradunak. Horretarako, esleipena egiten denetik sei hilabete igaroko dira gehienez.

Azaleradunak babes ofizialeko etxebizitzen behin behineko kalifikazioa jaso eta hilabete bat izango du, gehienez, eraikitzeko beharrezko duen udal baimena eskatzeko. Baimena lortu ostean, gehienez ere hilabeteko epean, proiektatutako lana eraikitzen hasi beharko du.

Azaleradunak, halaber, behin-behineko kalifikazioa lortu ondoren, 26 hilabeteko epea izango du, gehienez ere, etxebizitzen eraikitze lanak amaitzeko eta babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko sailkapena eskatzeko.

4.– Sustapenaren ezaugarri teknikoak.

Baldintza tekniko eta juridikoen pleguari eta klausula administratiboen pleguari atxikiz aurkeztutako eskaintzan zehaztutakoak.

5.– Lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko baldintzak.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz finkatuko dira lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko gutxieneko eskakizunak eta erosleak eurak aukeratzeko prozedura.

6.– Deialdi publikoaren oinarrietan ezartzen denez: «sailkapena dagokion sustapena burutzeko aurrekontuaren araberakoa izango da».

Iza, Obras y Promociones SAk aurkeztutako eskaintzan, sustapena betearazteko aurrekontua 6.292.568,25 eurokoa da. Eskatutako sailkapena C2f da.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Etxebizitza sailburuordeari zuzenduta. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko abenduaren 29a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER BURÓN CUADRADO.


Azterketa dokumentala