Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3715

EBAZPENA, 2004ko abenduaren 28koa, Plangintza eta Finantza Kudeaketarako zuzendariarena, Vitoria-Gasteiz Udalerriko (Araba) Zapatari kaleko 73 eta 75ean (J etxadia) araubide orokorreko babes ofizialeko 12 etxebizitza, horiei atxikitako trastelekuak eta merkataritzako lokalak eta Laudioko (Araba) Udalerriko «Areta» ZV 35 aldean araubide orokorreko babes ofizialeko 28 etxebizitza, horiei atxikitako trastelekuak eta merkataritzako lokalak eraikitzeko itunpeko sustapenerako onurak esleitzen dituena (22/04).

Espediente horren deialdi publikoa 2004ko urriaren 29ko EHAAn egin zen, 208. zenbakian, eta eskaintzak aurkezteko epea amaitu denez, bidezkoa da espedientea ebaztea.

Horren ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Vitoria-Gasteiz Udalerriko (Araba) Zapatari kaleko 73 eta 75ean (J etxadia) araubide orokorreko babes ofizialeko 12 etxebizitza, horiei atxikitako trastelekuak eta merkataritzako lokalak eta Laudioko (Araba) Udalerriko «Areta» ZV 35 aldean araubide orokorreko babes ofizialeko 28 etxebizitza, horiei atxikitako trastelekuak eta merkataritzako lokalak eraikitzeko itunpeko sustapenerako onurak «Corsan-Corviam Construcción SAU» erakundeari esleitzea, ondoren adierazten den moduan:

1.– Sustapenak eskaintzen dituen onurak.

1.– Lurzorua eskuratzeko modua eta urbanizazioa.

Bidezko eskritura publikoak egiten diren egunean, Vitoria-Gasteizko lur-zatiaren azalera-eskubideagatik sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimo (6.010,12 euro) eta Laudioko lur-zatiaren azalera-eskubideagatik sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimo (6.010,12 euro), gehi dagokien BEZa, ordainduko zaizkio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari (BEZa kalkulatzeko kontuan hartu beharreko azalera-eskubidearen eraketaren zerga-oinarria lagatako lur hirituaren kostuaren zati proportzionala izango da, lagatako urbanizazioaren amortizazioa barne hartuta. Zati proportzional hori % 70ean finkatuta dago).

Sustapena: Vitoria-Gasteizko Zapatari kalean babes ofizialeko 12 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak.

Lurzoruaren kostua + urbanizazioa: 243.602,00 euro.

% 70,00: 170.521,40 euro.

Sustapena: Laudioko Areta ZV 35 aldean babes ofizialeko 28 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak.

Lurzoruaren kostua + urbanizazioa: 284.391,84 euro.

% 70,00: 199.074,29 euro.

Sustapena kokatuko den lurraren gaineko azalera-eskubidea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduari erantsitako baldintza pleguari jarraiki formalizatuko da.

1.2.– Diru-laguntzak.

1.2.1.– Urbanizazio gastuak direla-eta gehienez 796.903,00 euro (lurrak mugitzea, zimendatzea, murruak eta drainadura eta atxikitako urbanizazioa).

1.2.2.– Sorospen teknikorako, gehienez, 414.537,00 euro emango dira. Halakotzat ondokoen kostuak hartuko dira: oinarrizko proiektua, burutze proiektua, telekomunikazio azpiegitura komunen proiektua, kalitate kontroleko programa eta segurtasun eta osasun azterketa idazteko lanak; horietaz gain, obra-zuzendaritza, obraren burutzearen zuzendaritza eta obraren burutze-faseko segurtasun eta osasun koordinazioa.

1.2.3.– Jaso beharreko gehienezko diru-laguntza 1.211.440,00 eurokoa da eta honela banatuko da: 8.000,00 euro 2004ko aurrekontu-ekitaldian, 600.000,00 euro 2005eko aurrekontu-ekitaldian eta 603.440,00 euro 2006ko aurrekontu-ekitaldian.

2.– Esleipen edo lehenengo eskualdaketarako gehienezko prezioak etxebizitza, trasteleku eta garajeko metro karratu erabilgarriko:

Babes ofizialeko etxebizitzengatik eta horiei atxikitako eranskinengatik esleipendunak erosleei aplikatuko dien prezioa, behin-behineko sailkapena ematen denean indarrean dagoen gehieneko prezioa izango da, baldin eta esleipen-ebazpenean finkatutako epean eskatzen bada. Bestela, esleipena ebazten denean indarrean dagoen gehieneko prezioa aplikatuko da.

3.– Lanak burutzeko epea.

Lurrazal-eskubidedunak, lehiaketa publikoa esleitzen denetik hasi eta gehienez ere 3 hilabeteko epean, behin-behineko kalifikazioak lortzeko oinarrizko proiektuak aurkeztu beharko ditu. Horretarako, esleipena egiten denetik sei hilabete igaroko dira gehienez.

Azaleradunak babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa jaso eta 15 egun izango du gehienez, eraikitzeko beharrezko duen udal baimenak eskatzeko. Baimena lortu ostean, gehienez ere 3 hilabeteko epean, proiektatutako lana eraikitzen hasi beharko du.

Azaleradunak, halaber, behin-behineko kalifikazioa lortu ondoren, 25 hilabeteko epea izango du, gehienez ere, etxebizitzen eraikitze lanak amaitzeko eta babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko sailkapena eskatzeko.

4.– Sustapenaren ezaugarri teknikoak.

Baldintza tekniko eta juridikoen pleguari eta klausula administratiboen pleguari atxikiz aurkeztutako eskaintzan zehaztutakoak.

5.– Lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko baldintzak.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz finkatuko dira lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko gutxieneko eskakizunak eta erosleak eurak aukeratzeko prozedura.

6.– Deialdi publikoaren oinarrietan ezartzen duenez: «Sailkapena dagokion sustapena burutzeko aurrekontuaren araberakoa izango da».

«Corsan-Corviam Construcción SAU»-k aurkeztutako eskaintzan, sustapena burutzeko aurrekontua 4.073.907,98 eurokoa da. Eskatutako sailkapena C2e da.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Etxebizitza sailburuordeari zuzenduta. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko abenduaren 28a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER BURÓN CUADRADO.


Azterketa dokumentala