
134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3713
LEHIAKETA. Iragarkia, «sistema elektrikoak eta kontrolekoak mantentzea» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzekoa (KBN C02/001/ 2005 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Herrizaingo sailburua. Herrizaingo Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: C02/001/2005.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: sistema elektrikoak eta kontrolekoak mantentzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: oinarri teknikoen pleguan ageri diren zentroetan.
d) Gauzatzeko epea: kontratua egin, eta hurrengo egunetik hasita, 2006ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: bostehun eta hamar mila (510.000) euro.
5.– Behin-behineko fidantza: hamar mila eta berrehun (10.200) euro.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 89 27.
e) Faxa: 945 01 90 18.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko abuztuaren 17a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria):
Taldea: P	Azpitaldea: 1	Kategoria: C
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala eskatuko zaie espainiarrak ez diren baina Europar Batasuneko estatukidekoak diren enpresaburuei:
– Ekonomia- eta finantza-kaudimena: finantza-erakundeek emandako txostena edo, hala badagokio, lanbideko arriskuak babesteko asegurua baduela erakusteko egiaztagiria.
	– Gaitasun teknikoa eta profesionala: azken hiru urteetan egindako kontratuaren helburuarekiko antzekoak diren zerbitzu edo lan garrantzitsuenen zerrenda, urteko gutxienekoa 382.500 euro delarik, eta horien zenbatekoak, egunak eta onuradunak —publikoak zein pribatuak— adierazi beharko dira; zerrendari zerbitzu horiei dagozkien egiaztagiriak erantsiko zaizkio.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko abuztuaren 18a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
3.a Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik onartuko.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Donostia kalea 1, (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2005eko abuztuaren 26a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2005eko ekainaren 24a.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2005eko ekainaren 24a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
RSS