
134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
3711
138/2005 DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo-Batzordeko lehendakaria izendatzen duena.
Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak, bere 18. artikuluan, patronatu bat sortarazi zuen, ingurugiro alorrean aginpideak dituen Eusko Jaurlaritzako organoari atxikitakoa. Artikulu horretan, halaber, ardura ematen zitzaion Eusko Jaurlaritzari batzordekideen artean bertako lehendakaria izendatzeko, ingurumen-organoaren proposamenez.
Horren ondorioz, 18. artikulu horri eta uztailaren 6ko 5/1989 Legearen azken xedapenetatik bigarrenean ohartemandakori atxikiz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta, Jaurlaritzaren Batzordeak 2005eko uztailaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburu den Esther Larrañaga Galdos anderea izendatzen da Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo Batzordeko lehendakari izateko.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2005eko uztailaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ingurumen eta Lurralde
Antolamendu sailburua,
ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.
RSS