
134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
3710
EBAZPENA, 2005eko ekainaren 10ekoa, Kalifikazio-Epaimahaiarena, Euskaltegiko irakasleak habilitatzekoa.
Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundea Sortarazteko eta Euskaltegiak Araupetzekoak, euskaltegietako irakasleen habilitazio-prozesua irekitzea aurreikusten zuen. Prozesu hori irekitzen zuen Kultura sailburuaren 1996ko abuztuaren 8ko Aginduak, berriz, hauxe zioen bere 4. artikuluan, 1. puntuan:
«Deialdian esku hartu eta hirugarren atalak dioen meritu-lehiaketa gaindi ez dezatenak ikastaro bitarteko habilitaziorako onartuak izango dira.»
Aipatu Aginduak, artikulu bereko 2. puntuan, honela xedatzen du:
«Honako ikastaro hauei dagozkien diploma edo ziurtagirien bitartez lortu ahal izango dute ikastaro-bidezko habilitazioa:
a) Bigarren Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakasleen Formazioa: Euskara.
b) Euskalduntze eta Alfabetatzerako Diploma.»
Euskaltegietako irakasleen habilitazio-prozesu horren barne, habilitazioa eskuratzeko baldintzak bete arren, arrazoi bat edo beste tarteko, agindu hark martxan jarritako habilitazio-prozesuan ezin parte hartu izan zuten irakasle gutxi batzuen egoera normaltzeko helburuarekin, habilitazio epe berezi bat zabaltzea erabaki zen Kultura sailburuaren 2003ko uztailaren 23ko Agindu bitartez.
Jasotako habilitazio-eskariak aztertu eta dagozkien baldintza guztiak betetzen dituztela kontuan hartuz, Kalifikazio-Epaimahaiak,
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Kultura sailburuaren 1996ko abuztuaren 8ko Aginduari jarraiki, I. eranskinean aipatzen diren irakasleak euskaltegi pribatuetan euskara irakasten aritzeko habilitatzea.
Bigarrena.– Kultura sailburuaren 2003ko uztailaren 23ko Aginduari jarraiki, II. eranskinean aipatzen diren irakasleak euskaltegi pribatuetan euskara irakasten aritzeko habilitatzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez denez, pertsona interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEren presidenteari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Donostia-San Sebastián, 2005eko ekainaren 10a.
Mahaiburua,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
I. ERANSKINA / ANEXO I
Apaolaza	Urkiola	Miren Karmele
Arrasate	Bedialauneta	Lander
Beitia	Agirretxea	Itxaso
González	Álvarez	José Ignacio
Landeta	Lekona	Asier
Larrinaga	Álvarez	Asier
López	Rey	Edorta
López	Tejedor	José Ramón
Marauri	González	M.ª Begoña
Marinero	Gento	Itziar
Martínez	Martínez	Javier
Ruiz	Oleagordia	Jagoba
Uriarte	Ibáñez	Iban
Zarrabe	Urionabarrenetxea	Jerónimo
Zinkunegi	Arrillaga	Aitziber
Zubeldia	Telletxea	Rosa
II. ERANSKINA / ANEXO II
Aierbe	Insausti	Lierni	
Berrade	Sainz	Aitziber	
González	Rodríguez	Sergio	
Ibargutxi	Murias	Garikoitz	
Laka	Egaña	Izaskun	
Larrazabal	Zalbidea	Margarita	
Mercero	Etxeberria	Imanol	
Sánchez	Pérez	José Joaquín	
Urdanpilleta	Arruti	Olatz	
Zubeldia	Zabala	Enara	
RSS