
134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3709
EBAZPENA, 2005eko ekainaren 23koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, EAEko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialaren bidez irakasteko 2005-2006 ikasturterako aurreikusitako diru-laguntzen kopuru osoa aldatzen duena.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2005eko apirilaren 5eko Ebazpenaren (2005eko apirilaren 19ko EHAA) 4. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Ebazpenak aipatzen dituen laguntzak finantzatzeko 605.335,00 euro izango dira, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu partidaren kontura.
Bestetik, aipatutako artikuluko bigarren paragrafoak dioenez, aurreikusitako diru-kopuru osoa aldatu egin daiteke 2002ko abenduaren 10eko Aginduaren 25. artikuluan (2002ko abenduaren 27ko EHAA) zehazten denaren arabera. Agindu horrek EAEko ikastetxeei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak modu partzialean irakasteko baimena ematea eta berari dagokion finantzaketa arautzen du.
Diru-laguntza horiek emateko deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2002ko abenduaren 10eko 25. artikuluari jarraituta, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Laguntza horiek finantzatzeko 2005-2006 ikasturteko deialdian aurreikusitako diru-kopuru osoari 23.104,30 euro gehitzea, beraz, laguntza horiek finantzatzeko 628.439,30 euro bideratzea.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko ekainaren 23a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
KOLDO ARRESE GARCÍA.
RSS