Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3708

EBAZPENA, 2005eko ekainaren 14koa, Hezkuntza sailburuordearena, Hezkuntzako Hizkuntza Eskakizunetako Azterketa-Batzordeko kide batzuk izendatzen dituena.

Hezkuntza sailburuordearen 2005eko urtarrilaren 25eko Ebazpenak (2005-02-15eko EHAA) Hezkuntzako Hizkuntza Eskakizunetarako azterketa-batzordeak izendatu zituen lurralde bakoitzerako. Honako Ebazpen honen xedea azterketa-batzorde horietako kide berri batzuk izendatzea da.

Honen ondorioz:

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Hezkuntzako Hizkuntz Eskakizunen Azterketa-batzorderako ondoko kide hauek izendatzea:

Ellakuria Salcedo, Ana (Bizkaiko azterketa-batzordea)

Intxaurraga Etxebarria, Josune (Bizkaiko azterketa-batzordea)

2. artikulua.– Aztertzaile hauek bi urterako izendatuta gelditzen dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Nolanahi ere, epe hori amaituta izendapen hau luzatu ahal izango da.

3. artikulua.– Azterketa-batzordeetako partaideek beharrezko isiltasuna gordeko dute batzordearen jardueren inguruan eta ez dute hirugarren pertsonarik informatuko azterketekin lotutako barne-gaiez (lanketa, materialak, zuzenketa, kalifikazioak etab.). Atal honetan ezarritakoa ez betetzea hutsegite larritzat hartuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita jarriko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, argitara eman eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko ekainaren 14a.

Hezkuntza sailburuordea,

ABEL ARIZNABARRETA ZUBERO.


Azterketa dokumentala