Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3707

AGINDUA, 2005eko ekainaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Mondragón Unibertsitatean beste irakaskuntza-arlo bat ezartzeko baimena ematen da.

Maiatzaren 30eko 4/1997 Legeak, Mondragón Unibertsitatea aitortzen duenak, 2.3 artikuluan honakoa ezartzen du: ikastegi berriak onartzeko, titulu ofizialetako ikasketa berriak ezartzeko, baita titulu horiek homologatu ahal izateko ere, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 12. artikuluko betebeharrak eta atal hori garatzen duten arauetakoak bete beharko ditu Unibertsitateak.

Bestalde, apirilaren 12ko 557/1991 Errege Dekretuak, unibertsitateak eta unibertsitate-eskolak sortu eta aitortzeari buruzkoak, 16.1 artikuluan honakoa xedatzen du: titulu ofiziala lortzea helburu duten irakaskuntzak eskaintzeko nahiz haiei jarraipena emateko asmoz, ikastetxe berriak edo lehendik dauden unibertsitateetan integratutako ikastetxeak sortu edo aitortu ahal izateko eta, halaber, titularitate publikoa nahiz pribatua duten ikastetxe pribatuak unibertsitate publikoetara atxiki ahal izateko, beharrezkoa izango da Errege Dekretu horretan ezarritakoa betetzea. Ildo beretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, 111. artikuluan, egoitza gure autonomia-erkidegoan izanda, publikoak ez diren unibertsitateen zentroak eta titulazioak onesteko edo ezesteko arauak finkatzen ditu.

Mondragón Unibertsitateak 2004ko martxoaren 16an baimena eskatu zuen 2004-2005 ikasturtean beste titulazio bat martxan jartzeko; hain zuzen ere: Maisu/Maistra, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, eta Maisu/Maistra, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatea.

Titulazio hori ez dago jasota maiatzaren 30eko 4/1997 Legearen 2.2 artikuluan, ez eta ekainaren 26ko 1352/1998 Errege Dekretuan ere, eta, hain zuzen, xedapen horien bidez homologatu ziren unibertsitate horrek eman beharreko hainbat titulu. Era berean, titulazio hori aipatu gabe geratu zen bai Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1999ko otsailaren 2an emandako Aginduan, horren bidez eman baitzitzaion Mondragón Unibertsitateari martxan hasteko baimena, baita beste ikasketa-arlo batzuk eskaintzeko baimena eman zuen 1999ko irailaren 15ekoan ere.

Mondragón Unibertsitateak eskakizunak betetzen dituela egiaztatu du, bai apirilaren 12ko 557/1991 Errege Dekretuaren 6., 7., 8. eta 9. artikuluetan jasotako eskakizunak, baita Lehen Xedapen Iragankorrean jasotakoak ere. Horrez gainera, Unibertsitatea Koordinatzeko Kontseiluak 2004ko urriaren 25ean egindako bileran aldeko txostena eman zuen Mondragón Unibertsitatean ikasketa-arlo hori irakasteko baimenari dagokionez.

Mondragón Unibertsitateak Eskoriatzan (Gipuzkoa) duen Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Maisu/Maistra, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, eta Maisu/Maistra, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatea, tituluak homologatuta geratu ziren Ministroen Kontseiluak 2005eko martxoaren 4an hartutako erabakiaren bitartez (Unibertsitate eta Ikerketako Estatu Idazkaritzaren 2005eko apirilaren 7ko Ebazpenez argitaratua Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2005eko maiatzaren 6ko alean), eta, horrenbestez, bidezko da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ere titulazio horiek eskaintzeko baimena ematea aipatutako unibertsitateari.

Hori guztia dela-eta, honakoa

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Mondragón Unibertsitateari baimena ematea, ondorioak 2004-2005 ikasturtetik hasita, ikasleek ondoko tituluak lortu ahal izateko ikasketak eman ditzan: Maisu/Maistra, Lehen Hezkuntzako espezialitatea, eta Maisu/Maistra, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko ekainaren 17a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala