
134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Portugaleteko Udala
3704
IRAGARKIA, 2005eko ekainaren 21ekoa, Portugaleteko Udaltzaingoko hamar udaltzain plaza oposizioz betetzeko deialdiaren arauak argitaratu direla jakinarazteko dena.
Aurtengo ekainaren 21eko Bizkaiko Aldizkari ofizialean argitaratu dira Portugaleteko Udaltzaingoko hamar udaltzain plaza oposizioz betetzeko deialdiaren arauak. Hamar plaza horietatik bik daukate 2. hizkuntza eskakizun derrigorrezkoa eta derrigortasun data deialdiaren aurrekoa da; beraz, ezinbesteko eskakizuna da.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, halaber, behar denean, onartu eta baztertutako hautagaien zerrenda, epaimahaikideak eta hautabidearen lehen ariketaren deia.
Hori guztia bidezko ondorioak sorraraz ditzan jakinarazten da eta, horrekin batera, oposizio horretan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango dela, deialdiaren laburpena Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta.
Portugalete, 2005eko ekainaren 21a.
Alkate-udalburua,
MIGUEL ÁNGEL CABIECES GARCÍA.
RSS