
134. zk., 2005eko uztailaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3703
134/2005 DEKRETUA, uztailaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2006. urteko jaiegunen egutegia ofiziala onartzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 12. artikuluan eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzari dagokio 2006ko lanegunak eta jaiegunak finkatzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.
Ekainaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren bitartez, lanaldia, lanaldi bereziak eta deskantsuak arautu ziren. Bada, dekretu horren 45. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (oraindik ere indarrean daude, lanaldi berezi buruzko abenduaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoaren arabera), Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak proposatuta, Lan Harremanetarako Kontseiluari eta gaia doakien gainontzeko organo aholku-emaileei entzun ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko uztailaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Bi mila eta seigarren urtean, urte osoko igandeak eta ondoren aipatzen diren egunak jaieguntzat hartuko dira, lan ondorioetarako:
– Urtarrilaren 6a, Jaunaren Agerkundea.
– Apirilaren 13a, Ostegun Santua.
– Apirilaren 14a, Ostiral Santua.
– Apirilaren 17a, Pazko Astelehena.
– Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
– Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
– Abuztuaren 15a, Ama Birjina abuztukoa.
– Urriaren 12a, Espainiako festa nazionala.
– Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.
– Abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren eguna.
– Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.
– Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
2. artikulua.– 1.– Lan ondorioetarako, bi mila eta seigarren urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere jaiegun izango dira, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira errekuperatu beharko. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko lurralde ordezkariek zehaztuko dituzte egun horiek, udaletako osoko bilkurek proposatuta. Lurralde historikoko gainerako udalerriekin batera edo aparte hartu ahalko dira.
2.– Hilabeteko epea izango dute udalek, dekretua argitaratu ondoko egunetik hasita, proposamena egiteko eta beren lurralde ordezkaritzetara bidaltzeko.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.
Bigarrena.– Dekretu hau azkena da administrazio bidean. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzaren kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2005eko uztailaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.
RSS