122. zk., 2005eko ekainaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3338
15/2005 DEKRETUA, ekainaren 27koa, Lehendakariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuaz, honakoa,
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Bere merituak eta dohainak kontuan izanik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu izendatzen dut José Antonio Campos Granados jauna.
Legeen arabera dagozkion funtzioez baliatzean eman ditzan aginduak betetzeko agintzen diet herritar eta agintari guztiei, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea izanez.
Vitoria-Gasteizen, 2005eko ekainaren 27an.