Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2005eko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
3331

AGINDUA, 2005eko ekainaren 6koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, behien entzefalopatia espongiformea (BEE) gaitzaren bi kasu ofizialki itxitzat jotzekoa.

Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2004ko abenduaren 21eko Aginduaren bidez Bizkaiko Lurralde Historikoan, hain zuzen ere Getxoko behi-aziendaren ustiategi batean eta Ibarrangeluko beste batean “Behien Entzefalopatia Espongiformea” gaixotasunaren kasu bana zeudela adierazi zen ofizialki (EHAA, 10. zk., 2005eko urtarrilaren 17koa). Horiek horrela, martxan jarri ziren jateko animalien entzefalopatia espongiforme kutsakorrak aurreikusi, zaindu eta kontrolatzeko neurriei buruzko azaroaren 27ko 329/2001 Dekretuan jasotako neurriak.

Kontuan hartuta Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duela gaitzaren bi kasuak ofizialki itxitzat eman dituela, eta, irailaren 24ko 507/1991 Dekretuan —aitortu beharreko abere-gaixotasunei eta horien jakinarazpena egiteko arauei buruzkoa— nahiz ezargarri diren gainerako arauetan agindutakoarekin bat, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Behien entzefalopatia espongiformea (BEE) gaitzaren bi kasu ofizialki itxitzat jotzea: Getxokoa bata eta Ibarrangelukoa bestea (Bizkaiko Lurralde Historikokoak biak).

Bigarrena.– Horren berri ematea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, foru-aldundiei eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.

Hirugarrena.– Jateko animalien entzefalopatia espongiforme kutsakorrak aurreikusi, zaindu eta kontrolatzeko neurrien azaroaren 27ko 329/2001 Dekretuaren itzalpean abiarazitako abere-osasuneko neurriak bertan behera uzteko agintzea Euskal Autonomia Erkidegoko Albaitaritza Zerbitzu Ofizialei.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek bere berri izan dezaten.

Bosgarrena- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko ekainaren 6a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala