Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2005eko ekainaren 25a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
3311

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuorde jaunaren Ebazpena jakinarazteko dena. Ignacio De la Peña Delgado jaunak 2005eko apirilaren 5ean egin duen eskabidea dela-eta hasi den 606/05 espediente-zenbakian eman da ebazpena, ondokoaren ondorioz: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1996 Lege Organikoak dakartzan eskubideak erabiltzea.

2005eko apirilaren 12an, interesdunak egindako eskabideari buruzko Ebazpena eman du Segurtasuneko sailburuorde jaunak.

Ebazpena ezin izan denez gero jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa bete nahian. Hala ere, honako oharrak ematen dira:

1.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen. Beronen aurka, nahi izanez gero, Herrizaingo Saileko Sailburuari edo ebazpen hau eman duenari gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epearen barruan, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Hala ere, gorako errekurtsoa jarri beharra izan gabe, interesatuak zuzenean jo dezake Norberaren Datuen Babeserako Agentziara bere interesak defendatzeko, Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 18.2 eta 23.3. artikuluetan eta LORTAD garatzen duen ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarririk dagoenarekin bat etorriz; interesatuak argi azaldu beharko du erreklamazioaren edukia, baita zaurtutakotzat jotzen dituen Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren manuak ere. Datuen Babeserako Agentziak emandako ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da.

2.– Interesatuak bere esku dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa Segurtasuneko Sailburuordearen Kabinetean (Larrauri Mendotxe Bidea, 18, Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretan bertaratu arren ez da etengo ezta oztopatuko ere aurreko atalean azaltzen diren inpugnatzeko edo erreklamazioa jartzeko epeak zenbatzen hastea.

Erandio, 2005eko maiatzaren 27a.

Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala