Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2005eko ekainaren 25a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3305

EDIKTUA, 412/04 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2.412/04 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Banco de Vasconia, SA.

Alderdi demandatua: Maria Carmen Goiriena Iturri.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioaren gainean ebazpena eman da, eta hauxe dio hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Francisco Javier Tucho Alonso.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bosteko urtarrilaren 14a.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Banco de Vasconia SAren aldetik judizio arrunterako demanda aurkeztu zen, María del Carmen Goiriena Iturri andreari, “Inyectados Langraniz SL” enpresaren administratzaile bakar gisa, 28.914,68 euro eskatzeko.

Bigarrena.– 2004ko abenduaren 20ko Probidentziaz alderdiei eta Ministerio Fiskalari honen berri eman zitzaien, PZLren 48. artikuluarekin bat, Epaitegi honen eskumen objektiboari buruz informatzeko.

Ministerio Fiskalak jakinarazten du abenduaren 28an, eskumena Epaitegi honena dela iritzita, BJLOren 86. artikuluaren ter 1.ean ez egoteagatik (lehiaketa prozedura).

Demandatuak, 2005eko urtarrilaren 5eko idatzian, BJLOren 86. artikuluaren ter 2.a aipatzen du.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– PZLren 48. artikuluak xedatzen du eskumen objektiborik eza ofizioz aintzat hartuko duela gaia ezagutzen duen organoak, ohartu bezain laster.

Bere ebazpenerako derrigorrezkoa da alderdiak eta Ministerio Fiskala entzutea hamar egunetan.

Bigarrena.– Prozesuko betekizun hauek guztiak gauzatu dira kasu honetan, eta Ministerio Fiskalaren ustez eskumena Epaitegi honena bada ere, lehiaketa-prozedurarik ez dagoenez; alderdi demandatuak Merkataritzako Epaitegiaren eskumena dela aditzera eman du.

Hirugarrena.– Merkataritzako Epaitegiaren eskumena agintzen da, demanda aurkeztu zenean 22/2003 Lehiaketaren Legea indarrean zegoelako (2004ko irailaren 1ean indarrean sartua); horrenbestez BJLOren 86. artikuluaren ter 2.a eraenduz, honela dio “merkataritzako epaitegiek, halaber, jurisdikzio zibilari dagozkion arazo guztiak argituko dituzte, hauei dagokienez: lehia bidegabeari, industria jabetzari, jabetza intelektualari eta publizitateari dagozkien jarduerak gauzatzen diren demandak, hala nola jurisdikzio ordena honen barruan merkataritza-sozietate eta kooperatiben araudi erregulatzailearen babesean sustatzen diren arazo guztiak.”

Kasu honetan EMSLren 105.5 artikuluaren administratzaileen erantzukizuneko ekintza gauzaten da, lege honen 104.1 artikuluarekin zerikusia duena, honenbestez, merkataritza-sozietateak erregulatzen dituen araudiaren babesean gauzatzen ari da jarduera, hau da, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen babesean.

XEDAPENAK

Prozedura honetan epaitegi honen inhibitzea agintzen da, beronen eskumen objektiboa Merkataritzako Epaitegiari dagokiolarik, egoitza Bilbon duena.

Bidal bekio prozedura hau aipatu organoari, eskumena onartzen duen adieraziz.

Epatu bitez alderdiak Merkataritzako Epaitegiaren aurrean.

Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoaren bidez.

Eta epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura	Idazkariaren sinadura

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2005-05-31ko Probidentziaren bidez, ediktu hau epaitegiko iragarki oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du, epatze- eta jakinarazpen-eginbidea gauza dadin hain justu ere.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2005eko maiatzaren 31.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala