Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2005eko ekainaren 25a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3304

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gainean burututako 306/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzeko, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) L2.306/04 prozedura arrunta bideratu da, José Félix Crestemayer Marcosek eskatuta, José Manuel Rodríguez Hadiedo eta Mutua Valencianaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

29/05 EPAIA

Barakaldon, 2005eko otsailaren 14an.

Nik, Mónica de la Serna de Pedrok, hiri honetako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 184/04 hitzezko judizioaren autoak, Basterreche prokuradoreak ordezkatuta, José Félix Crestemayer jaunak sustatutakoak ondokoen aurka: José Manuel Rodríguez Hadiedo, auzi-iheslaria bera, eta Mutua Valenciana, Larrasquitu prokuradoreak ordezkatua.

EPAITZA

Baietsi egin dut Basterreche prokuradoreak, José Félix Crestemayer jaunaren izenean eta ordez, José Manuel Rodríguez Hadiedo eta Mutua Valencianaren aurka aurkeztutako demanda; beraz, kondenatu egin behar eta kondenatzen ditut demandatuak auzi-jartzaileari hamalau mila laurehun eta laurogeita hamahiru euro eta berrogeita bat zentimoko (14.493,41) zenbatekoa batera eta modu solidarioan ordaintzera, ezbeharraren egunetik (2002-10-22) legezko interesa sortuko duen zenbatekoa; prozesuan sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko testigantza, jarduketei erantsi, eta jatorrizkoa Epaien Liburuan sartu.

Ebazpen hau ez da irmoa; beraz, apelazio-errekurtsoa jar daiteke bere aurka epaitegi honetan; horretarako epea bost egunekoa izango da eta Bizkaiko Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.

Eta José Manuel Rodríguez Hadiedo demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta bosteko maiatzaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala