Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2005eko ekainaren 25a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia
3303

EDIKTUA, 2172/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 2172/04, prozedura arruntaren autoak.

Errekurtsogilea: Agrupación Mutual Aseguradora - Previsión Sanitaria Nacional.

Abokatua: Jon Pellejero Aramendia.

Prokuradorea: Pedro María Arraiza Sagües.

Errekurritua: José Ignacio Ortiz de Zárate Rubio, Aseguruen Konpentsatzio Kontsortzioa eta Chubb Insurance Company of Europe.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako errekurtsoaren gainean epaia eman da eta honako hau izan da epaitza:

Zati batean baietsi egin dugu Agrupación Mutual Aseguradoraren ordezkaritzak jarritako apelazio-errekurtsoa, hiri honetako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak 2004ko otsailaren 2an emandako epaiaren aurkakoa; ebazpen hori errebokatu egin behar eta errebokatu egiten dugu eta beraz, bidezkoa da Agrupación Mutual Aseguradora lehen auzialdian sortutako kostuetatik absolbitzea, Aseguruen Konpentsatzio Kontsortzioa prozedurara deitu izanaren ondorioz; horrenbestez, Aseguruen Konpentsatzio Kontsortzioa, José Ignacio Ortiz de Zárate eta Chubb Insurance Company demandatukideek, heren batean eta zati berean ordaindu beharko dituzte kostuak; halaber, ezetsi egin da Chubb Insurance Companyren ordezkaritzak aipatu epaiaren aurka egindako inpugnazioa, eta auzialdi honetan sortutako kostuei buruz ez da erabakirik hartu.

Eta epai honen bitartez behin betiko epaituz, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Demandatuak, Intermodal Logistics Iberia SLk, egun helbidea non duen ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Donostia-San Sebastián, 2005eko maiatzaren 31.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala