Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2005eko ekainaren 25a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3302

AGINDUA, 2005eko maiatzaren 30ekoa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Garraio Zuzendaritzarako TB-1, TB-2, TB-3, TB-4, TB-5 eta TB-6 prestakuntza-bekak esleitzeko dena.

2005eko apirilaren 20ko Aginduaren bidez, Garraio eta Herri Lan sailburuak unibertsitateko graduatuen prestakuntzarako Garraio Zuzendaritzaren beka-programarako deia egin zuen (2005eko apirilaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 76. zenbakia).

Behin eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskatzaile bakoitzaren espedientea aztertu eta izangaien hautaketarako frogak egin ostean, beken deialdian ezarritakoarekin bat, izangaiak ebaluatu ziren.

2005eko maiatzaren 26an Epaimahaiak bekak esleitzeko egindako proposamena igorri zion Garraio eta Herri Lan sailburuari. Epaimahaiak 2005eko maiatzaren 26an egindako bilkurako agirian dago jasota proposamena, eta Agindu honekin batera doa eranskin gisa.

Bekak izapidatzekoan, deia egiten zuen Aginduan ezarritako eskakizun guztiak bete dira.

1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeak, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 9.1.k artikuluak eta unibertsitateko graduatuak prestatzeko Garraio Zuzendaritzaren sei bekatarako deia egin eta haien oinarri-arauak onartzeko 2005eko apirilaren 20ko Aginduak (2005-04-22ko EHAA) xedatzen dutenaren arabera, Garraio eta Herri Lan Sailak aginpidea du espediente honi buruzko ebazpena hartzeko.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Garraio Zuzendaritzaren prestakuntza-beketarako programako TB-1, TB-2, TB-3, TB-4, TB-5 eta TB-6 bekak, deia egiteko Aginduan ezarritakoarekin bat, honako hauei esleitzea (beka bakoitza 14.400 eurokoa izango da, eta 05.0.1.12.11.0100.4.

453.01.51420.002.J aurrekontu-sailetik ordainduko da):

TB-1 beka:

– Salgaien garraiorako ibilgailu astunen gidariek izan behar dituzten ohitura egokiak.

Oscar Etxebarria Aldasoro.

1. ordezkoa: Ziortza Sierra Ajuria.

2. ordezkoa: Noemí Briz Jiménez.

TB-2 beka:

– Garraio sistema adimendunak eta mugikortasun iraunkorra lortzen nola laguntzen duten.

Pedro Azcunaga Larrea.

1. ordezkoa: Gaizka Etxeberria Ulaiar.

2. ordezkoa: Heriberto Pérez Acebo.

TB-3 beka:

– Ferroutage. Trenbidearen eta errepidearen arteko lankidetza.

Beatriz Lasa Belloso.

1. ordezkoa: Ziortza Sierra Ajuria.

2. ordezkoa: Noemí Briz Jiménez.

TB-4 beka:

– Aire-konpainia merkeak. Eskualdea garatzen laguntzen al dute?

Unai Zorrozua García.

1. ordezkoa: Heriberto Perez Acebo.

2. ordezkoa: Noemí Briz Jiménez.

TB-5 beka:

– Euskal Autonomia Erkidegoko garraio sektorearekin lotutako europar erakundeen diru-laguntzak.

Olatz Gallastegui Arambarri.

1. ordezkoa: Noemí Briz Jiménez.

TB-6 beka:

– Garraio jarduerarekin lotutako zehapenak eta tipo penalak.

Edurne Atares Casas.

1. ordezkoa: Noemí Briz Jiménez.

2. ordezkoa: Esther Veiga Cervilla.

2. artikulua.– Bekadunak Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko du lana, eta Garraio Zuzendaritzako arduradunak bekaren edukiari, hura burutzeko lekuari, jarraitu beharreko metodoei eta lana burutzeko bestelako alderdiei buruz ematen dizkion artezpideak jarraitu beharko ditu.

Beka, deia egiteko Aginduan xedatutakoari jarraikiz ordainduko da; eta lehenengo ordainketa egiteko, hamaikagarren oinarri-arauan ezartzen den bezala, ezin denez beka eta ordaindutako lan bat, biak batera izan, Garraio Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek bekadunak ordaindutako lanik ez duela egiaztatuko dute, eta baldintza betetzen ez badu, Agindu hau indarrik gabe utziko da.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa soilik aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko auzibideetarako salan, Agindua argitaratu edo jakinarazi egunaren biharamunean hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko maiatzaren 30a.

Garraio eta Herri lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala