Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2005eko ekainaren 25a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3301

EBAZPENA, 2005eko ekainaren 22koa, Ingurumen sailburuordearena, Valle de Trápaga-Trapagaran udalerrian, Roberto Aparicio Vicente jaunak sustatutako Mina Parcochako mineral lehorren hondakindegiaren aprobetxamenduaren proiektuak, eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana jendaurrean jartzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluak ezarritakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan gauzatu nahi diren plan eta proiektuek (publiko zein pribatu izan) ezinbestekoa izango dute ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude.

Ingurumen organo honetan izapideak hasi dira Valle de Trápaga-Trapagaran udalerrian, Roberto Aparicio Vicente jaunak sustatutako Mina Parcochako mineral lehorren hondakindegiaren aprobetxamenduaren proiektuak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko. Proiektua otsailaren 27ko 3/1998 Legearen I.B eranskinean jasota dagoenez, Ingurumenarekiko Eragina Ebaluatzeari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuak eta xedapen hori garatzeko Arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuak aurreikusitako jardunbidea bete behar da eta, ondorioz, aipatutako arautegiaren 17. artikuluan finkatutako 30 eguneko epean jarri beharko da jendaurrean.

Ondorioz, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoari atxikiz, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Valle de Trápaga-Trapagaran udalerrian, Roberto Aparicio Vicente jaunak sustatutako Mina Parcochako mineral lehorren hondakindegiaren aprobetxamenduaren proiektua, eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlana jendaurrean jartzea, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektuak eta proiektuak berak ingurumenean duen eragina ebaluatzeko azterlanak osatzen duten espedientea, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea, 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), bai eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko Bizkaiko Lurralde Bulegoan ere (Kale Nagusia 85, Bilbao).

Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Valle de Trápaga-Trapagaraneko Udalari bidaliko zaio, bertan jendaurreko epean agerian egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko ekainaren 22a.

Ingurumen sailburuordea,

IÑAKI EZKURRA YURREBASO.


Azterketa dokumentala