Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2005eko ekainaren 25a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3298

EBAZPENA, 2005eko maiatzaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta –betiere entitate horietako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada-, beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko eman behar zaizkien diru-laguntzetarako aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Kalifikazio Batzordeko kideen zerrenda argitaratzeko dena.

2005eko maiatzaren 6ko EHAAn (84 zk.) argitaratu da 2005eko apirilaren 14ko Agindua, kultura sailburuarena, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta –betiere entitate horietako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada-, beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko eman behar zaizkien diru-laguntzak arautzen dituena.

2005eko apirilaren 14ko Aginduaren 7. artikuluaren arabera, kalifikazio Batzordeari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea eta, era berean, Ebazpen-Proposamena egitea da eta, ondoren, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igortzea, eta aipatutako Kalifikazio Batzordea nortzuek osatzen duten jakinarazteko, komenigarria da horien zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Kalifikazio Batzordeko kideen zerrenda jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Kide horiek, aipatutako 2005eko apirilaren 14ko Aginduaren 7. artikuluak dioena kontuan hartuta izendatu dira.

Batzordeko kideak:

– Arantza Arzamendi Sesé, Kultura Ondarearen zuzendaria, Batzordeburu eta kalitate botoduna.

– Francisca Pulgar Vernalte, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuko arduraduna, eta Batzordeko Idazkaria.

– Elisa Rodríguez Sánchez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuko teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko maiatzaren 17a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala