Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2005eko ekainaren 25a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3295

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 9koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-4278/03-BB-001, 002 eta 006 espedienteetan aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebazten dituena.

AURREKARIAK:

1.– Bilboko udalerriko Uribitarte kaleko 1ean dagoen higiezinaren jabe-erkidegoaren ordezkari gisa Luis Manuel Azkune del Burgo jaunak aurkeztutako eskabidearekin batera hasi ziren jarduketa hauek. Higiezin hori bereoneratzeko egin zuen eskabidea eta horrekin batera bertan egin beharreko lanei eta diru-laguntzen eskatzaileei buruzko agiriak aurkeztu zituen.

2.– Espedientea izapidetu ostean, Bizkaiko lurralde-ordezkariak 2004ko azaroaren 23an ebazpena hartu zuen. Bertan, espediente honen bereoneratze-jarduerak babespeko bereoneratze-jardueren artean sailkatu zituen, Francisco de Borja Gil González, Cándida Lorenzo eta Avelino García Sánchez-en kasuan, hurrenez hurren, 1.470,99 euro, 4.412,96 euro eta 4.412,96 euroko aurrekontu babesgarriak zituztela kontuan izanik, baina diru-laguntza pertsonal edo mailegu kualifikatua jasotzeko eskubiderik gabe.

3.– Francisco de Borja González jaunak, Cándida Lorenzo Pérez andreak eta Avelino García Sánchez jaunak 2004ko abenduaren 30ean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuten ebazpen horren aurka, berarekin bat ez baitzetozen. Babespeko aurrekontuak aitortzea eskatzen dute, betiere partzuer zatien arabera.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Errekurtso-egileek interesdunak direla kreditatu dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1002 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako. Bestalde, arau horren 114. eta 115. artikuluetan zehatutako epean eta eran aurkeztu da errekurtsoa.

3.– Aurkeztutako errekurtsoak metatzea bidezkoa gertatzen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 73. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Artikulu horrek dioenez, prozedura hasi edo izapidetzen duen administrazioko organoak, prozedura hasteko modua edozein izanda ere, bateratu egin ditzake prozedura hori eta oinarri bera edo lotura estua duten beste batzuk. Metatzeko erabakiaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

4.– Espediente hau izapidetzerakoan ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan eta etxebizitzak birgaitzeko finantza-neurriei buruzko egun bereko Aginduan finkatutako prozedura-arauak bete dira.

Eskuartean dugun honetan espedientea aztertu ostean, igogailua jartzeko lanen gosteari dagokionez, errekurtsogileek ordaindu beharreko diru-zenbatekoa, erkidegoaren akordioaren arabera, erkidegoaren kuotak oinarri hartuz ateratzen den aurrekontuarena baino txikiagoa da. Aurrekontu babesgarria, beraz, benetan ordaindu beharreko diru-zenbatekoa kontuan hartuz kalkulatu da.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak EB2-4278/03-BB espedientean hartutako ebazpenen aurka Francisco de Borja Gil González, Cándida Lorenzo Pérez eta Avelino García Sánchez-ek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ezestea. Ebazpenak zeudeneantxe geratzen dira Zuzenbidearekin bat baitatoz.

Ebazpen honen aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke artez Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian. Horretarako epea jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 9a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala