Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2005eko ekainaren 25a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3294

EBAZPENA, 2005eko maiatzaren 10ekoa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, baimena ematen zaio TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland SL entitateari jarduera hauek ere egiteko: makinei buruzko Zuzentarauari dagozkion jarduerak, zuzentarau horretako IV. Eranskinean adierazten diren makina guztiei dagozkienak. Entitate hori Erakunde Jakinarazien Erregistroan dago, presio-ekipoei buruzko 1997/23/EE Zuzentaraua, igogailuei buruzko 1995/16/EE Zuzentaraua eta makinei buruzko 1998/37/EE Zuzentaraua aplikatzeko.

AURREKARIAK:

Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2001eko apirilaren 3ko ebazpen batez, aitortu zen TÜV Rheinland Ibérica SA entitateak baldintzak betetzen zituela Erakunde Jakinarazien Erregistroan inskribatzeko, hain zuzen ere, presio-ekipoei buruzko 1997/23/EE Zuzentaraua aplikatu ahal izateko. Hori 1027 zenbakiaz jakinarazi zitzaion eta argitaratu, berriz, 2001eko maiatzaren 5eko BOEn argitaratu zen.

Bi.– Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2002ko irailaren 2ko ebazpen batez, entitate horri baimena eman zitzaion izena aldatzeko (TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland SL) eta hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen.

Hiru.– Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariak 2004ko urriaren 1ean emandako Ebazpen baten bidez, TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland, SL sozietateari baimena eman zitzaion igogailuei buruzko 1995/16/EE Zuzentarauaren eta makinei buruzko 1998/37/EE Zuzentarauaren ikuskapen-moduluei dagozkien jarduera gehiago burutzeko. Baimen hori makinei buruzko zuzentarauaren IV. Eranskineko makina guztietarako zen, A16 eta A17 ataletako makinetarako izan ezik. Aipatutako ebazpen hori 2004ko urriaren 29ko BOEn argitaratu zen.

Lau.– TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland, SL entitateak beste jarduera batzuk egiteko baimena eskatu zuen; zehazki, makinei buruzko 1998/37/EE Zuzentarauaren ikuskapen-moduluei dagozkien jarduerak egiteko baimena eskatu zuen, IV. Eranskinean adierazitako makina guztietarako —inolako salbuespenik gabe—. Eskabide hori 2005eko apirilaren 21ean sartu zen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren erregistroan.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza da ebazpen hau emateko eskumena duen organoa, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, dekretu horren bitartez ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala.

Bi.– Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-4-26ko BOE, 100. zk.) aldatu egin zuen Industria Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua (1996-2-6ko BOE, 32 zk.). Dekretu horren IV. kapituluko 1. atalak arautzen ditu kontrol-erakundeak. Bestalde, dekretuaren 42. artikulua egiaztapenei buruzkoa da, eta 43. artikulua baimenei buruzkoa.

Hiru.– Presio-ekipoei buruzko 1997/23/EE Zuzentarauaren, igogailuei buruzko 1995/16/EE Zuzentarauaren eta makinei buruzko 1998/37/EE Zuzentarauaren ikuskapen-moduluen alorrean ere erakunde jakinarazi legez jarduteko, Tüv Internacional Grupo Tüv Rheinland, SL entitateak, dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu du betetzen dituela abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, baita aplikatu beharreko bestelako arauak ere. Beraz, espedientea izapidetzeko beharrezko diren arauzko baldintza guztiak bete dira.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Batetik, TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland SL entitateari presio-ekipoei buruzko 1997/23/EE Zuzentaraua, igogailuei buruzko 1995/16/EE Zuzentaraua eta makinei buruzko 1998/37/EE Zuzentaraua aplikatzeko eman zitzaion baimenari eustea, eta bestetik, baimena ematea, erakunde jakinarazi moduan honako jarduera hauek ere egin ditzan: aipatutako zuzentarauen ikuskapen-moduluei dagozkien jarduerak; horiek zuzentarau horien eranskin/moduluetan daude, eta ondoren datozen ataletan adierazten dira.

Bigarrena.– Presio-ekipoei buruzko 1997/23/EE Zuzentaraua aplikatzeko baimenak honako hauek hartzen ditu:

Prozedurak onartzea eta lotura iraunkorrak egiten dituzten langileak.

Materialen gainean Europako oniritzia ematea.

Materialen berariazko ebaluazioa egitea.

A1 modulua: fabrikazioaren barne-kontrola, azken egiaztapena zainduz.

B modulua: tipoaren EE azterketa.

B1 modulua: diseinuaren EE azterketa.

C1 modulua: tipoari dagokion adostasuna.

F modulua: produktuak egiaztatzea.

G modulua: EE egiaztapena, unitate bakoitzeko.

Hirugarrena.– Igogailuei buruzko 1995/16/EE Zuzentaraua aplikatzeko baimenak honako hauek hartzen ditu:

Igogailuak:

V. eranskina: tipoaren EE azterketa.

VI. eranskina: azken kontrola.

X. eranskina: unitate bakoitzeko egiaztapena.

Segurtasun-osagaiak:

V. eranskina: tipoaren EE azterketa.

XI. eranskina: tipoari buruzko adostasuna, laginekin kontrolak eginda.

Laugarrena.– Makinei buruzko 1998/37/EE Zuzentaraua aplikatzeko baimenak honako hauek hartzen ditu:

VI. Eranskinean (8.2.c artikulua, lehen marratxoa) IV. Eranskineko makina guztietarako —inolako salbuespenik gabe— aurreikusitako espediente teknikoa jasotzea eta gordetzea.

Bosgarrena.– Europar Batasunari jakinarazteko izapidea bete ondoren hartuko du indarra baimen honek.

Seigarrena.– Legeak agindu bezala, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jakinaraz dezaten agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa ere aurkez liteke hilabeteko epean, honako ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio eta Plangintza Sailburuordetzari zuzenduta, halaxe ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeko 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko maiatzaren 10a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala