
120. zk., 2005eko ekainaren 25a, larunbata
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3293
AGINDUA, 2005eko maiatzaren 10ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitatearen legezko ordezkariak aurkeztutako 1807/02 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak eman duen epaia betetzeko agintzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak aztertu du 1807/02 errekurtso arrunta, Euskal Herriko Unibertsitatearen legezko ordezkariak aurkeztutakoa, Administrazio eta Plangintza sailburuordeak 2002ko maiatzaren 15ean emandako Ebazpen baten aurka. Izan ere, ebazpen horrek ezetsi egin zuen Euskal Herriko Unibertsitateak 2002ko urtarrilaren 11ko ebazpen baten kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Azken ebazpen horren bidez, hainbat diru-zehapen ezarri ziren x izpiak instalatzerakoan eta erabiltzerakoan arau-hausteak egin omen zirelako. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak epaia eman zuen 2005eko otsailaren 28an. Honela dio xedapen-zatiak:
“Baietsi egiten dugu 1807/02 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, epaitegietako prokuradore Germán Apalategui Carasa jaunak Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean eta ordez aurkeztutakoa. Errekurtso hori Administrazio eta Plangintza sailburuordeak 2002ko maiatzaren 15ean emandako ebazpen baten aurka ezarri zen; ebazpen haren bidez, 2002ko urtarrilaren 11n emandako ebazpen baten aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Azken ebazpen horrek zehapen-espedientea ebatzi zuen; hain zuzen ere, honako isunak ezarri zituen: 6.010,13, 300.51, 150,25 eta 1.502,53 euro honako arau-hausteak burutzeagatik: abenduaren 30eko 1891/1991 Errege Dekretuan aurreikusitako arau-hauste larri bat eta bi arin, eta uztailaren 6ko 783/2001 Errege Dekretuko bi arau-hauste arin. Arau-hauste horiek baliogabetu egiten ditugu prozesuko kosturik ezarri gabe”.
Horrenbestez, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoa eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 103. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa aintzakotzat hartuta, honako hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Agintzen dut bete dadila 1807/02 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak eman duen epaia, nola adierazi, halaxe.
2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko maiatzaren 10a.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.
RSS