Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2458

EBAZPENA, 2005eko apirilaren 5ekoa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena, “Previfor Simulation, SL” entitatea garabi-mugigarri autopropultsatuen espezialitatean profesionalak prestatzeko entitate gisa aitortzeko dena.

AURREKARIAK:

Bat.– 2005eko otsailaren 3an, “Previfor Simulation, SL” entitatearen ordezkaritzak eskabide bat aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean: entitate hori garabi-mugigarri autopropultsatuen espezialitatean profesionalak prestatzeko entitatetzat aitortzeko eskatu zuen.

Bi.– Eskabide horrekin batera, agiri batzuk aurkeztu zituen maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren IV. kapituluan eta ekainaren 27ko 837/2003 Errege De-

kretuan jasotzen diren betekizunak eta baldintzak beteta daudela justifikatzeko; ez zituen, ordea, agiri guztiak aurkeztu (ekainaren 27ko 837/2003 Errege De-

kretuaren bidez jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko erregelamenduko “MIE-AEM-4” jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatua eta bateratua onartu zen, garabi-mugigarri autopropultsatuei dagokienez). Hori dela eta, aipatutakoa zuzentzeko eskatu zitzaion berarekin izandako zenbait elkarrizketetan.

Hiru.– Eskatutakoari erantzunez, 2005eko otsailaren 16an eta martxoaren 18an “Previfor –Simulation, SL” entitatearen bi idazki sartu ziren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, eta idazki horiekin batera, eskatutako gainerako agiriak aurkeztu ziren. Eskatutako agiri guztiak aurkeztu ziren, beraz. Agiriak, zehazki, honako hauek dira:

– Entitatearen identifikazio-datuak; entitate horren egoitza Arabako Parke Teknologikoan dago: CEIA Eraikina, 201-202 bulegoak, 01510 Miñao Goien.

– Prestakuntza-jarduerak egiteko, ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuan aurreikusitakoak barne, entitateak dituen giza baliabideei buruzko azalpena.

– Prestakuntza-jarduerak egiteko, ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuan aurreikusitakoak barne, entitateak dituen baliabide teknikoei buruzko azalpena, hala nola, zer nolako eta zenbat instalazio, bitarteko tekniko osagarri eta garabi dituen.

– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, xehetasunez adierazita gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak.

– Enpresak prestakuntzan duen esperientzia eta dituen bezeroak deskribatzen dituen memoria.

– Maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuan eskatutako betebeharrak konplitzeko konpromisoaren aitorpena.

– Entitate pribatuekin egindako lankidetza—hitzarmenak, entitate horiek beharrezkoak diren instalazio eta baliabide teknikoak eskuragai jar ditzaten.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzari dagokio ebazpen hau ematea Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezarri zuen urriaren 16ko 223/2001 De-

kretuak xedatutakoaren arabera, eta Txartel Profesionalak lortzeko prozedura batu eta industria-segurtasunaren arloko instalazioak, mantentze-lanak eta bestelako jarduerak egiteko Baimendutako Enpresen betebeharrak xedatzen dituen maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren 22. artikuluak dioenaren arabera.

Bi.– Maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuak dioenaren arabera izapidetu da espedientea.

Hiru.– Espedientean egiaztatuta geratu da “Previfor Simulation, SL” entitate enpresarial pribatu bat dela. Beraz, maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren 21 2.f artikuluan ezarritakoaren barruan sartzen da (dekretu horrek txartel profesionalak lortzeko bidea bateratu zuen eta instalazioak, mantentze-lanak edo industria-segurtasunaren alorreko bestelako jarduerak egiten dituzten enpresa baimenduentzako eskakizunak ezarri zituen).

Lau.– Egiaztatuta geratu da, halaber, “Previfor Simulation, SL” entitateak badituela —hitzartutako entitateen bidez— aipatutako dekretuaren 21. artikuluaren 3. puntuan eta ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuan gutxienez eskatzen diren instalazioak (errege dekretu horren bidez, jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko erregelamenduko “MIE-AEM-4” jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatua eta bateratua onartu zen, garabi-mugigarri autopropultsatuei dagokienez).

Bost.– Bestalde, “Previfor” entitateak aipatu diren xedapenetan gutxienez eskatzen diren giza baliabideak badituela ere egiaztatuta geratu da espedientean.

Sei.– Zentroak dituen baliabideak egiaztatzeko adina agiri aurkeztu da, 22. artikuluan ezarritakoa betez.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBATZI DUT:

1.– “Previfor Simulation, SL” entitatea baimendutako profesionalak prestatzeko entitatetzat aitortzea, espezialitate honi buruzko prestakuntza eman dezan:

– Garabi-mugigarri autopropultsatuen operadorea.

2.– Entitate hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: BPPEB A-0048.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

4.– Entitate honek baimena du kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumena duen lurralde bulegoan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren 21. artikuluak 3. puntuan eskatutako gutxieneko baldintzak.

5.– Aitortzen den entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arauzkoek diotenari jarraiki aplikatu behar diren betebeharrak; bereziki, maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren 24. eta 25. artikuluetan aurreikusitakoak.

6.– Baimendutako Entitateek galdu egingo dute Baimendutako Entitateren kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar liteke hilabeteko epean, honako ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio eta Plangintza sailburuordeari zuzenduta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta ondorengoek diotenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 5a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala