Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2005eko maiatzaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2212

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen horiek, ondoren adierazitakoak dira eta alderdiek eskatuta hasi dira, eta Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legean azaltzen diren eskubideak betearazteari buruzkoak dira.

2005eko martxoaren 2an Segurtasun sailburuordeak hainbat ebazpen eman ditu, eta horien bidez, interesatuek egindako eskaerak gaitzetsitzat jotzen dira.

Ebazpenak ezin izan direnez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa bete nahian. Hala ere, honako oharrak ematen dira:

1.– Ebazpen hauek ez dute administrazio bidea agortzen. Beroien aurka, nahi izanez gero, Herrizaingo Saileko Sailburuari edo ebazpen hauek eman dituenari gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epearen barruan, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Hala ere, gorako errekurtsoa jarri beharra izan gabe, interesatuak zuzenean jo dezake Norberaren Datuen Babeserako Agentziara bere interesak defendatzeko, Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 18.2 eta 23.3. artikuluetan eta Lortad garatzen duen ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarririk dagoenarekin bat etorriz; interesatuak argi azaldu beharko du erreklamazioaren edukia, baita zaurtutakotzat jotzen dituen Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren manuak ere. Datuen Babeserako Agentziak emandako Ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da.

2.– Interesatuek bere esku dituzte aipaturiko ebazpenen testu osoa Segurtasuneko Sailburuordearen Kabinetean (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretan bertaratu arren ez da etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren inpugnatzeko edo erreklamazioa jartzeko epeak zenbatzen hastea.

Abizenak eta izena	Espediente zk.

Apellidos y nombre	N.º de expediente

Rodríguez Ruiz de Eguino, Sixto Javier	519/04

Brave Gómez, Óscar	522/04

González Martínez de Morentín, Marta	547/05

Erandio, 2005ko martxoaren 30a.

Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZÁRATE.


Azterketa dokumentala