Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2005eko maiatzaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2195

EBAZPENA, 2005eko urtarrilaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB2-0930/03-LE-097 espedientean Ramón Sánchez Salazar jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Etxebizitza baten salerosketa-kontratua bisatzeko eskabidean dute hasiera jarduketa hauek. Horren bidez, Zuloko S. Coop. Etxebizitza Kooperatibak saldu egiten dizkie Ramón Sánchez Salazar jaunari eta Mirian López Nieto andreari Ibarreña-Zuloko Zatiko Planeko 14. lur-zatian (B eraikina, 5-5A) dagoen etxebizitza eta berari atxikitako eranskinak. Eskabidearekin batera erosketari eta bisatuaren eskatzaileei buruzko agiriak aurkezten dira.

2.– Horretarako espedientea izapidetu ostean, Bizkaiko lurralde-ordezkariak 2004ko azaroaren 4an eskabidearen gaineko ebazpena hartu zuen. Bertan ezezkoa eman zitzaion aipatutako etxebizitzaren salerosketa-kontratuaren bisatuari, diru-sarrerak behar bezala ez baitziren kreditatu.

3.– Ramón Sánchez Salazar jaunak, 2004ko abenduaren 10ean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, ebazpen horrekin bat ez baitzetorren. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Honakoak dira erabili beharreko arauak: abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa, arau osagarriak eta beroiekin bat datozenak.

3.– 315/2002 Dekretuak, 18.2 artikuluan honako eskakizun hau ezartzen du babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko: urteko diru-sarrerak ez dira 9.000,00 euro baino txikiagoak izango, baldin eta etxebizitzak jabetzan, azalera-eskubidean edo erosketa-aukera duen alokairuan lagatzen badira.

4.– Dekretu horrek, halaber, kontuan hartu beharreko epealdia finkatzen du 21.2 artikuluan eta berori jarraituz, eskuartean dugun honi dagokionez honakoa da dagokion epea: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko epea amaitu ondoren, lehenengo eskualdaketarako behin-behineko kalifikazioa eman zen egunaren aurre-aurrekoa.

Espedientea aztertu ostean, etxebizitzaren behin-behineko kalifikazioa 2003ko uztailaren 10ekoa dela egiaztatu zen, eta, ondorioz, kontuan hartu beharreko diru-sarrerak 2002ko ekitaldikoak dira. Eskegileek 2002ko ekitaldian lortutako diru-sarrera ponderatuak 16.661,70 eurokoak izan zirenez, bete egiten da diru-sarreren eskakizuna.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Sail honetako Bizkaiko lurralde-ordezkariak EB2-0930/03-LE-097 espedientean 2004ko azaroaren 4an hartutako Ebazpenaren aurka Ramón Sánchez Salazar jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa onestea eta ebazpen hori honen bidez ezestea. Lurralde Ordezkaritzak, hortaz, salerosketa-kontratuaren bisatua eta legozkiokeen diru-laguntzak eman beharko dizkio eskegileari.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urtarrilaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala