Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2005eko maiatzaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2190

AGINDUA, 2005eko apirilaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; honen bidez turismo erakundeen oinarrizko ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programak ematen dituen agindua aldatzen da.

Ekainaren 27ko 121/2000 Dekretuak (ekonomia sustatzeko laguntzak ezarri zituen dekretu horrek), V. kapituluan, turismo arloko laguntzak arautu zituen, 32 bis artikuluan, turismo erakundeen oinarrizko ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programak arautuz.

Aipatu dekretuaren babesean, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko abenduaren 21eko Agindua eman zen, turismo erakundeen oinarrizko ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programen esparrua zehazten duena.

Ondoren, aipatu agindua indargabetua izan zen eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduak ordezkatu zuen, turismo erakundeen oinarrizko ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programen esparrua zehazten duena.

Egun, aipatu aginduaren babesean argitaratutako laguntza-deialdien ostean, bere artikuluetan hainbat aldaketa egiteko beharra ikusi da.

Horren ondorioz, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren 4. artikuluren 1. paragrafoan d) eta e) idatz-zatiak gehitu dira (agindu horren bidez turismo erakundeen oinarrizko ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programa zehazten da, 2003ko maiatzaren 21eko EHAA, 98. zk.). Honela geratu dira idatz-zati horiek:

d) Ardoa kontserbatzeko armairu klimatizatuak.

e) Aire girotu edo klimatizazio aparailuak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ahalmena ematen zaio Turismo sailburuordeari agindu hau aplikatzeko beharrezko diren ebazpenak eman ditzan eta aginduaren inguruan sortzen diren zalantza zehatzak —sortuz gero— ebatz ditzan.

Bigarrena.– Xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 11.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala