Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
2023

IRAGARKIA, 134/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta interesatuak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Joseba Astorbierta Bilbao jaunak eta Asociación de Propietarios de la Vega de Astrabudua Erreka-Ondo izeneko elkarteak 134/05 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren uztailaren 27ko 160/2004 Dekretuaren aurka. Dekretu horren bidez behin betiko onartu da Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 5a.

Biodibertsitatearen zuzendaria,

JOSU ERKIAGA LAKA.


Azterketa dokumentala