
70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1854
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gainean burututako 401/04 zk.ko ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia. Judizioa: 401/04 ohartarazpen-judizioa. Alderdi demandatzailea: Fontanería Jave SL. Alderdi demandatua: Reformas Integrales Nakar SLU. Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea. Aipatutako judizioaren gainean ebazpena hartu da, eta hau dio, hitzez hitz:
Epailea: Gregorio Galindo Alaman jauna. Lekua: Vitoria-Gasteiz. Eguna: bi mila eta lauko ekainaren hogeita hamarra.
Bakarra.– Aniel Quiroga prokuradoreak Fontanería Jave, S.L., sozietatearen izenean eta ordez ohartarazpen-prozedurako demanda aurkeztu zuen, Reformas Integrales Nakar, S.L., sozietatearen aurka, 4.168,25 euro erreklamatuz. Demanda izapideak egiteko onartu zen, eta hogei eguneko epea eman zitzaion demandatuari ordain zezan. Hala ere, ez zuen eskatutakoa ordaindu ez eta eskatutakoari aurka egin ere.
Lehenengoa.– Prozedura Zibilari buruzko Legearen 815. artikuluan jarritako epea igaro denez, epai-emaile honek uste du lege horren 816. artikulua erabat eta nahitaez aplikatzekoa dela. Betearazpena agintzeko unea da prozesu honetan, eta horretarako, betearazpen-demanda bat aurkeztu beharko du betearazleak. Artikulu horri estu-estu interpretatuz gero, badirudi betearazpena berez eta epaitegiak berak agindu behar duela, betearaziak epearen barruan betearazpenaren aurka egin ez duelako eta erreklamatutako diru-zenbatekoak ordaindu ez dituelako, errekerimendua eginda ere. Baina epai-emaile honek uste du interpretazio horrek ezin duela aurrera egin. Izan ere, interpretazio hari jarraituz, gerta liteke diru-zenbatekoa betearazteko agindu, eta diru-zenbateko hori judizioz kanpo ordainduta egotea edo ordainketaren gainean alderdiak erabaki bat hartua izatea; gerta liteke, halaber, alderdi betearazleak berak betearazpena agintzerik nahi ez izatea. Horregatik, epai-emaile honen ustez artikulu hori zabalago interpretatu behar da: betearazpena egin aurretik, beharrezkoa da betearazpena egiteko eskari bat egotea, alegia, betearazpen-demanda bat; premisa horretatik abiatu behar da beti. Dagozkion zenbatekoak, interesetarako kalkulatutakoa eta kostuak jaso beharko ditu betearazpen-eskabideak. Hori berehala burutu beharrekoa izango da. Auto bat emango da betearazpena agintzeko, prozedura hau berezia den aldetik. Bigarrena.– Prozedura Zibilari buruzko Legearen 816.2. artikuluaren arabera, zorrak Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du betearazpena agintzen duen autoa ematen denetik aurrera. Baina azaldutakoagatik, zorra ordaindu ez, eta betearazpen-demanda aurkeztuta, auto honetatik aurrera sortuko da zorraren interesa, ez betearazpena agintzen duen autotik aurrera. Hirugarrena.– Azkenik, forma kontuengatik, bidezkoa da ohartarazpen-judizioaren prozedura hau amaitutzat jotzea eta artxibatzea. Betearazpen-demanda aurkeztu zain geratuko da. Demanda, bestalde, goian azaldutako moduan burutu beharko da.
Erabaki dut: amaitutzat jotzea ohartarazpen-judizio honen prozedura. Artxibatu egingo da. Bidezkoa da betearazpena agintzea erreklamatutako diru-zenbatekoak jasotzeko, hain justu, 4.168,25 euro, tronkoarenak. Betearazpen-demanda aurkeztu zain geratuko da, zeina lehenengo eta bigarren oinarri juridikoetan jasotako baldintzen eta betekizunen arabera burutu beharko den. Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb; 455. artikulua). Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua). Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura Alderdi demandatuak egun helbidea edo bizilekua non duen ez dakigunez gero, epaileak probidentzia baten bidez erabaki du ediktua epaitegiko iragarki-oholean argitaratzea, jakinarazpeneko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4. eta 164. artikuluetan. Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 10a. IDAZKARI JUDIZIALA.356/04 zk.ko AUTOA
AURREKARIAK
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
XEDAPENAK
RSS