Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1851

EDIKTUA, 190/03 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 190/03, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Inmobiliaria Puerta del Duque, S.L., eta Inversiones Lauron, S.L.

Abokatua: eta

Prokuradorea: Maria Begoña Perea de la Tajada andrea eta Maria Begoña Perea de la Tajada andrea.

Demandatuak: Ángela Arregui Moral, Alberto Julio de Alzaga Sainz de la Maza eta Arregui Grupo Empresarial 2000.

Gaia: N07, errentamenduak.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2005-03-02an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Perea prokuradoreak Inmobiliaria Puerta del Duque, S.L., eta Inversiones Lauron, S.L., merkataritza-sozietateen ordez aurkeztutako demanda, Ángela Arregui Moral andrearen, Alberto Alzaga Sainz de la Maza jaunaren eta Arregui Grupo Empresarial 2000, S.A., merkataritza-sozietatearen aurka, auzi-iheslariak hirurak. Horrenbestez, kondenatu egin behar ditut eta kondenatu egiten ditut Ángela Arregui Moral andrea eta Alberto Alzaga Sainz de la Maza jauna Inmobiliaria Puerta del Duque, S.L., merkataritza-sozietateari modu solidarioan berrogeita hamabi mila laurehun eta berrogeita hamahiru euro eta berrogeita hamahiru zentimo ordaintzera (52.453, 53), eta Inversiones Lauron, S.L., merkataritza-sozietateari hogeita hamabost mila zazpiehun eta hirurogeita lau euro eta berrogeita bi zentimo ordaintzera (35.764,42), eta bai demanda aurkeztu zenetik erabat ordaintzen den arteko legezko interesak eta kostuak ordaintzera ere.

Arregui Grupo Empresarial 2000, S.A., merkataritza-sozietatea bere aurka egindako eskaeretatik absolbitu egiten da, eta ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman epaia ez dela irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Bizkaiko Probintzia Auzitegirako. Epaitegi honetan idatziz aurkeztu beharko dute, bost eguneko epean, epaia jakinarazten zaien egunetik zenbatzen hasita.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen lekukotasuna emanen da, autoei batu dakien, eta jatorrizkoa epaien liburuan utziz.

Ángela Arregui Moral, Alberto Julio de Alzaga Sainz de la Maza eta Arregui Grupo Empresarial 2000 demandatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegiko iragarki-oholean argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariek apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko martxoaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala