Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1841

EBAZPENA, 2004ko azaroaren 3koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-04751/04 espedientean María Eugenia Arruza Alboniga Mayor andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– María Eugenia Arruza Alboniga Mayor andreak etxebizitza eskatzaileen erregistroan sartzeko 2004ko maiatzaren 4an egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduera hauek.

2.– Bizkaiko Lurralde ordezkariaren ebazpen baten bidez, besteak beste, 2004ko uztailaren 20a baino lehen 2002. urtean lortutako diru-sarrerak kreditatzeko eskatu zitzaion.

María Eugenia Arruza Alboniga Mayor andreak, eskaera horri erantzuteko, 2004ko uztailaren 12an honako hauek aurkeztu zituen: Bermeon errolderatuta dagoela egiaztatzen duen agiria, Instituto Social de la Marinaren lan-bizitzaren egiaztagiria eta Foru-Ogasunaren agiria, 2002. urtean Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren aitorpena aurkeztu ez zuela egiaztatzen duena.

3.– Bizkaiko lurralde-ordezkariak 2004ko irailaren 1ean emandako Ebazpenaren bidez babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan izena emateari ukatu zitzaion, diru-sarrerak aurkeztu ez zituelako.

4.– María Eugenia Arruza Alboniga Mayor andreak, 2004ko irailaren 30ean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka. Errekurtsoarekin batera 2003. urteari dagozkion diru-sarrerak aurkeztu zituen. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatu zuen.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan.

2.– Errekurtso-egileak interesatua dela egiaztatzen du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandakoaren ondorioetarako, eta errekurtsoa lege horren 114. eta 115. artikuluetan finkatutako epean eta moduan aurkeztu da. Artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituen.

3.– 2003ko abenduaren 16ko Aginduak aldatutako 2002ko ekainaren 14ko Aginduaren 2. artikuluak ezartzen du zein baldintza bete behar diren bizikidetza-unitateen edo pertsona fisikoen eskabideei babes ofizialeko etxebizitzen erregistroan alta emateko. Honakoak hain zuzen ere:

a) Babes ofizialeko etxebizitzaren geroko titularren bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean beharko da bizi.

b) Bizikidetza-unitateko kide guztiek ez dute euren jabetzako etxebizitzarik eduki behar, ezein jabetza, azalera-eskubide edo usufrukturik babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan sartzeko eskabidea egiten den egunean.

c) Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko arau orokorrek babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenaren onuradun izateko ezartzen dituzten gutxieneko eta gehieneko diru-kopuruen arteko diru-sarrerak dituela egiaztatu behar du bizikidetza-unitateak.

Azaroaren 25eko 290/2003 Dekretuak aldatu zuen abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak, bere 18. artikuluan ezartzen duenez, etxebizitzak errentan emateko uzten direnean, urteko diru-sarrera ponderatuak ez dira izango 33.100 eurotik gorakoak ez eta 3.000 eurotik beherakoak ere; eta errentan, jabetzan edo azalera-eskubidean (erosteko aukerarekin) lagatzen diren etxebizitzei dagokienez, diru-sarrerak ezin daitezke izan 9.000 eurotik beherakoak, eta erosteko aukerarik gabe errentan lagatzekoei dagokienez, diru-sarrerak ez dira izango 3.000 eurotik beherakoak.

Eskuartean dugun honetan kontuan hartu beharreko diru-sarrerak, izan ere, Pertsona Fisikoen gaineko Zergaren gaineko aitorpena aurkezteko epea amaituta, erroldatzeko eskabidea egiten den aurre-aurrekoari dagozkionak dira, hau da, 2002ko urteko diru-sarrerak. Hala ere, errekurtsogileak ez zuen ez bere ez familiakideen diru-sarrerarik kreditatu; beraz, ebazpena zuzena da eta bere hartan sendetsi behar da.

Nolanahi ere, errekurtsoa 2004ko irailaren 30ean aurkeztu zen eta ordurako 2003. urteko Pertsona Fisikoen gaineko Zergaren aitorpena aurkezteko epea amaituta zegoen, eta hori da, hain zuzen, errekurtsogileak diru-sarrerak egiaztatzeko aurkeztu duen agiria. Horren bidez, egiztatuta geratzen da diru-sarreren eskakizuna eta, ondorioz, babes ofizialeko etxebizitzen erregistroan egindako inskripzio berria izan daiteke. Erregistroan sartzeko eguna errekurtsoa aurkeztu zen egunekoa izango da.

Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta oro har aplikagarriak diren gainontzekoak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Bizkaiko lurralde-ordezkariak SD2-04751/04 espedientean hartutako ebazpenaren aurka María Eugenia Arruza Alboniga Mayor andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Ebazpena, beraz, bere hartan sendetsi behar da, Zuzenbidearekin bat baitator. Hala ere, 2003. urtean jasotako diru-sarrerak egiaztatzeko Ogasunak emandako agiriaren aurkezpena, 2004ko irailaren 30ean egindakoa, erroldatzeko eskabide berritzat joko da.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko azaroaren 3a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko 			Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala