
70. zk., 2005eko apirilaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1839
EBAZPENA, 2005eko apirilaren 14koa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena; honen bidez, 2003ko maiatzaren 16ko Aginduan ezarritakoari jarraituz, 2005eko ekitaldirako laguntzak emateko jendaurrean deialdia argitaratzen duena; izan ere, aipatutako agindu horrek garatzen du industria-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko Afi Programa. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 16ko Aginduak industria-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzen Afi programa garatzen du. Agindu hori 2005eko martxoaren 15eko Aginduak aldatu du. Aipatu diru-laguntzak emateko kredituak EAEko Aurrekontu Orokorretan ekitaldi honetarako finkatutako aurrekontu partidetan jasotzen dira; izan ere ekitaldi honetarako abenduaren 28ko 10/2004 Legean finkatzen da horien araupetzea. Aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2005eko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea. Horrenbestez, aipatutako aginduaren 15. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau
1. artikulua.– Xedea. Esan dugunez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko maiatzaren 16ko Aginduak industria-arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko Afi Programa arautu zuen, eta, hain zuzen ere, aurten egingo diren inbertsioetan laguntza eman nahian, 2005eko ekitaldirako laguntza horien deialdia egitea, horixe da ebazpen honen xedea. Helburu hori betetzearren, guztira, 7.000.000,00 euro zuzenduko dira horretara Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz. Deialdi honi lotuta, gehienez jota eta guztira emango den diru-laguntzen zenbatekoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen ebazpenaren bidez. 2. artikulua.– Betekizunak. Eskabidea egin nahi dutenek erakunde onuradunaren izaera izan beharko dute 2003ko maiatzaren 16ko Aginduan iragarritako laguntzak eskuratu ahal izateko, betiere, aipatutako agindu horretako 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz, agindu horren bidez arautu baitzen industria arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak emateko Afi Programa, 2005eko martxoaren 15eko Aginduak aldatua. 3. artikulua.– Eskabideak eta epea. 1.– Eskabidearen eredua eta formularioak erakunde laguntzaileetan eskuratu ahal izango dira (ebazpen honen eranskinean agertzen direnak), edo, bestela, Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoetan. Interneteko helbide honetan ere aurkitu ahal izango dira agiriok: www.euskadi.net/industria. 2.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak aipatu erakunde laguntzaileetan edo Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoetan aurkeztu behar dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezarritako lekuetarik edozeinetan. 3.– Eskabideak aurkezteko epea, bukatu, horretarako izendatutako kreditua ordurako ahitzen ez bada behintzat, 2005eko ekainaren 15ean bukatuko da.
AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa– Deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 14a. Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea, JOSÉ IGNACIO TELLETXEA FERNÁNDEZ.
KUTXAK: Gipuzkoa Donostia Kutxa Bilbao Bizkaia Kutxa Caja Vital Kutxa La Caixa Kreditu-Kooperatibak Euskadiko Kutxa BANKUAK: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria Banco Santander Central Hispano Banco Guipuzcoano Banco de Vitoria Banco de Vasconia Banco PopularXEDATU DUT:
ERANSKINA
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK
RSS