
66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bilbo-Bizkaiko Uren Partzuergoa
1763
IRAGARKIA, "Nerbioi-Ibaizabal etengailua. Urbi-Plazakoetxe zatia. 2. fasea" izeneko proiektua dela-eta, okupazioaren aurreko agiriak egiteko eta proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen titularrei dei egiteko dena.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak, 2004ko azaroaren 30ean hartutako akordioaren bidez, behin betiko onartu zuen "Nerbioi-Ibaizabal etengailua. Urbi-Plazakoetxe zatia. 2. fasea" proiektua.
Erabakia hartu aurretik, jendaurrean jarri ziren bai proiektua bai proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; izan ere, hori horrela zehaztuta dago Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. artikuluan eta ezar daitezkeen gainontzekoetan.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren eskaerari erantzunez, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko Zuzendaritzak aldeko txostena emanda, martxoaren 8ko 54/2005 Dekretuaren bidez, aipatutako proiektua egiteko beharrezko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar zirela adierazi zen. Horrek, era berean, aipatutako ondasun eta eskubideak hartzea dakar, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Horri jarraituz, Ur Partzuergoak erabaki du ondoko zerrendako ondasun eta eskubideen titularrei deia egitea, finken kokapenaren arabera, adierazitako egunean eta orduan, eta ukitutako Udalera bertaratuta, ukitutako ondasunen hartu aurreko agiriak egiteko xedez.
Agiriok egitera interesdun guztiak eta ukitutako ondasunengan eskubiderik edo interesik duten titular guztiak -edo behar bezala baimendutako ordezkariak- bertaratu beharko dira. Bertaratutakoek titulartasuna egiaztatzen duten agiriak eraman beharko dituzte (eskritura publikoak, pribatuak, egiaztagiriak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak...), bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Titularrek, euren kargura, peritua eta notarioa eraman ahal izango dituzte, hala nahi izanez gero.
Ondasuna hartu aurreko agiriak 2005eko apirilaren 21ean egingo dira, eta titular guztiei zitazio-zedula bidaliko zaie tokia, eguna eta ordua jakinarazteko. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako gainontzeko argitarapenak ere egingo dira.
Dagokien Udalen titulartasunpean dauden finkek herri jabariko ondasun izaera dutela-eta, ondasuna hartu aurreko agiriek izaera deskriptiboa izango dute.
Halaber, interesdunek, bai eta eskubide erreal edo interes ekonomikoen titular izanik argitaratutako zerrendan agertu ez direnek ere, alegazioak egin ahal izango dituzte idatziz Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan (San Vicente, 8, Albia eraikina 1-4. solairua, 48001 Bilbao). Alegazioak aurkezteko azken eguna ondasunak hartu aurreko agiria egiteko zehaztu den eguna izango da, eta horien helburu bakarra ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan egindako okerrak zuzentzea izango da. Hori guztiori bat dator Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 56.2. artikuluan zehaztutakoarekin.
Bilbao, 2005eko martxoaren 17a.
IDAZKARI NAGUSIA.
PROIEKTUA: "NERBIOI-IBAIZABAL ETENGAILUA. URBI-PLAZAKOETXE ZATIA. 2. FASEA"
PROYECTO "INTERCEPTOR DEL NERVIÓN - IBAIZABAL. TRAMO: URBI - PLAZAKOETXE 2.ª FASE"
UDAL MUGARTEA / TERMINO MUNICIPAL: GALDAKAO
OKUPAZIOAREN AURREKO AGIRIAK EGITEKO DEIALDIA
CONVOCATORIA AL LEVANTAMIENTO DE ACTAS PREVIAS A LA OCUPACIÓN.
Lurzati	Jabearen izen-abizenak 	Erabateko 	Bidezor 	Aldibaterako 	Jabego erroldako zehaztasunak	Deialdia
zk.	eta helbidea	jabegokentzea m2	iraunkorra	 okupazioa m2	Datos Catastrales	Convocatoria
N.º de 	Nombre y domicilio del titular	Expropiación pleno 	Servidumbre 	Ocupación 	Lureremua	Etxaldea	 Lursaila	Hilabetea	Eguna	Ordua	Udaletxea
Finca		dominio m2	permanente	temporal m2	 Polígono	Manzana	Parcela	Mes	Día	Hora	Ayuntamiento
			m.l.	m2
GA-03	Teneria Bilbaina, S.L.	xxx	xxx	230	 335	006	01	014	apirila	21	9:00	Galdakao
	Att/ D. José María Martos Espinosa					 			abril
	Polígono Irubide 4 A
	48960 Galdakao	
GA-06	Sidenor, 	xxx	59	431	1.076	008, 008	01, 01	024, 028	apirila	21	9:30	Galdakao
	Solares y Edificaciones Norteños, S.A.				 				abril
	Att/ D. Carlos Arostegui Gómez
	Ibaizabal, 57
	48960 Galdakao	
GA-06	Compañía Norteña de Bebidas Gaseosas 	xxx	 xxx	xxx	1.076				apirila	21	9:15	Galdakao
	Norbega, S.A.								abril
ARR	Att/ D. Carlos Arostegui Gómez
	Ibaizabal, 57
	48960 Galdakao	
GA-04	Sidenor, Solares y Edificaciones 	xxx	104	1.068	 1.498	008			apirila	21	10:00	Galdakao
	 Norteños, S.A.								abril
	Att/ D. Carlos Arostegui Gómez
	Ibaizabal, 57
	48960 Galdakao
	D. Lucio Gallastegui Uriarte
	Travesía Mercadillo, 32
	48960 Galdakao
	 Bilbaina Tratamientos, S.L.
	Travesía Mercadillo, 36
	48960 Galdakao
	Fuymesa
	Travesía Mercadillo, 38
	48960 Galdakao
	Matricería Rega
	Travesía Mercadillo, 38
	48960 Galdakao	
PROIEKTUA: "NERBIOI-IBAIZABAL ETENGAILUA. URBI-PLAZAKOETXE ZATIA. 2. FASEA"
PROYECTO "INTERCEPTOR DEL NERVIÓN - IBAIZABAL. TRAMO: URBI - PLAZAKOETXE 2.ª FASE"
UDAL MUGARTEA / TERMINO MUNICIPAL: ZARATAMO
OKUPAZIOAREN AURREKO AKTAK EGITEKO DEIALDIA
CONVOCATORIA AL LEVANTAMIENTO DE ACTAS PREVIAS A LA OCUPACIÓN.
Lurzati	Jabearen izen-abizenak 	Erabateko 	Bidezor 	Aldibaterako 	Jabego erroldako zehaztasunak	Deialdia
zk.	eta helbidea	jabegokentzea m2	iraunkorra	 okupazioa m2	Datos Catastrales	Convocatoria
N.º de 	Nombre y domicilio del titular	Expropiación pleno 	Servidumbre 	Ocupación 	Lureremua	Etxaldea	 Lursaila	Hilabetea	Eguna	Ordua	Udaletxea
Finca		dominio m2	permanente	temporal m2	 Polígono	Manzana	Parcela	Mes	Día	Hora	Ayuntamiento
			m.l.	m2
ZAR-01	Ayuntamiento DE Zaratamo	xxx	97	628	1.410	004	01	001	apirila	21	11:30	Zaratamo
	B.º Eletzalde, 16								 abril
	48480 Zaratamo	
RSS