
66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1758
IRAGARKIA, Orrua Itxasondo Arraiak, S.A. enpresak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzeko.
Espedientearen kodea: 4-95/V/G.
Eskatzailea: Orrua Itxasondo Arraiak, S.A.
Jarduera: akuikultura.
Jardueraren kokapena: Getaria-Zumaia Errepidea, z/g – Getaria (Gipuzkoa).
Ingurune hartzailea: Orruagako Sakona.
Isurketa gunea:
UTM koordenatuak	X= 561.800	
	Y= 4.795.084	
Isurketa mota eta bolumena: prozesuko hondakin-urak eta langileriak erabilitako ur sanitarioak (urtean 22.776.200 m3).
Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Donostiako Lurralde Bulego honetan (Infanta Kristina 11- Begoña Etxea). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.
Donostia-San Sebastián, 2004ko ekainaren 29a.
Gipuzkoako Lurralde Bulegoko burua,
J. JULEN GOIKOETXEA GURRUTXAGA.
RSS