Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1749

LEHIAKETA, lanerako aulkiak eskuratzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-052/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: horniketa-kontratua.

b) Helburua: lanerako aulkiak eskuratzea.

c) Loteak: bai.

d) Entregatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan zehaztutakoa.

e) Entregatzeko epea: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan zehaztutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Gehienez ere, 480.000,00 euro.

5.– Bermeak: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan zehaztutakoa.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Herrizaingo Saila (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18, eta interneteko www.ej-gv.net ataria.

c) Herria eta posta kodea: Erandio 48950.

d) Telefonoa: 94 496 80 00.

e) Telefaxa: 94 496 83 04.

f) E-maila: contratacion@utap.ej-gv.es

g) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2005-05-04.

7.– Kontratistaren betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko maiatzaren 4a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi lehiaketaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik kontatzen hasita, 3 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a), b) eta c): 6. puntuan adierazitakoa.

d) Eguna: 2005-05-11.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 15a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala