Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
1745

EDIKTUA, borondatezko porrotari buruzko 516/04 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

La Voz del Empresario SL sozietatearen ordezkoak eginez Jaime Goyenechea Prado prokuradoreak eskaturik, epaitegi honetan, La Voz del Empresario SL sozietatearen porrotaren gainean egindako 516/04 Judizioan emandako ebazpenaren bitartez eta ediktuak erabiliaz, porrot egin duenaren hartzekodunak, helbide ezezaguna dutenak zehazki, zitatzea erabaki da, hain zuzen ere, epaitegi honetako entzunaldi-aretoan (Barroeta Aldamar kalea 10, 4. solairua; Bilbao), ekainaren 3an, goizeko 12:00etan egingo den Hartzekodunen Batzar Nagusian agertu ahal daitezen, eta hala porroteko sindikoak izenda daitezen; eta, bestalde, honako honetaz ohartarazten dira: bertaratzen ez badira, zuzenbideaz bat datorren kaltea izango dutela.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko martxoaren 3a.

EPAILE MAGISTRATUA.


Azterketa dokumentala