
66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
1738
EBAZPENA, 2005eko otsailaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko liburu azokak, kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko eta euretan parte hartzeko diru-laguntzen deialdiaren ebazpenaren berri ematen duena.
AURREKARIAK:
1.– 2004ko ekainaren 21ean argitaratu zen EHAAn 2004ko maiatzaren 25eko Agindua, Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko liburu azokak, kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko eta euretan parte hartzeko diru-laguntzak arautzeko den 2003ko uztailaren 31ko Agindua egokitzen duena 2004ko ekitaldian aplikatu ahal izan dadin.
2.– 2003ko uztailaren 31ko Aginduaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, diru-laguntzen ebazpena interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.
Horiek horrela, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Kultura sailburuaren 2004ko maiatzaren 25eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak, horien onuradunak eta ezetsitako edo artxibaturiko eskabideak argitara ematea. Datu horiek Eranskinean daude jasota.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 22a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.
ERANSKINA / ANEXO
Eskatzaileen zerrenda, proiektuak eta emandako diru-kopurua.
Relación de solicitantes, proyectos y cantidad que se otorga.
Eskatzailea	Proiektua	Diru-laguntza
Solicitante	Proyecto	Subvención (eur.)
Aula Cultura de Getxo	III Salón del cómic de Getxo	 6.000,00	
Gerediaga Elkartea	39 Durangoko euskal liburu eta disko azoka	60.000,00	
Periferike Elkartea	Encuentros Periferiak	15.000,00	
Agrupación de Libreros	Campaña fomento lectura infantil/juvenil	1.000,00	
Asociación Cámara del Libro	Campaña ferias del libro	 149.320,00	
Galtzagorri Elkartea	Adur, adur, ez naiz zure beldur	 12.000,00	
Ukatutako eskabideen zerrenda.
Relación de solicitudes denegadas.
Eskatzailea	Proiektua	Arrazoia
Solicitante	Proyecto	Causa
Sortzen Ikasbatuaz	Durangoko azokan parte hartzea	 Balorazio-baremoaren %50 ez lortzeagatik.
		No haber obtenido el 50% de los puntos del baremo de valoración.
Eusko Ikaskuntza	Durangoko azokan parte hartzea	 Balorazio-baremoaren %50 ez lortzeagatik.
		No haber obtenido el 50% de los puntos del baremo de valoración.	
Eusko Ikaskuntza	Katalogo digitala	 Balorazio-baremoaren %50 ez lortzeagatik.
		No haber obtenido el 50% de los puntos del baremo de valoración.	Agrupación de Libreros	Día del libro	 Balorazio-baremoaren %50 ez lortzeagatik.
		No haber obtenido el 50% de los puntos del baremo de valoración.	
RSS