
66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1730
AGINDUA, 2005eko martxoaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Azkoitiko (Gipuzkoa) "Bizkargi" Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko eta 1. maila irakasteko baimena emateko dena.
1. maila emateko eta musika-espezialitateak gehitzeko baimentzeko Azkoitiko (Gipuzkoa) "Bizkargi" Musika Eskola Pribatuak aurkeztutako eskabidea aztertu da.
Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta horien jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa.
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Azkoitiko (Gipuzkoa) "Bizkargi" Musika Eskola Pribatuari 2004-2005 ikasturtetik aurrera hasierako edo 1. mailako maila eta pianoa espezialitatea, zenbait joerakoa, irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode zenbakia 20007308 da; bere helbidea hauxe da, Xabier Munibe Zuhaiztia z/g; eta titularra, berriz, Bizkargi Musika Estola Elkartea da.++
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.
Adarra:
– Kantua: korua.
– Tresneria sinfonikoa: txirula, klarinetea, tronpa, biolina, biola, biolontxeloa, perkusioa eta saxofoia.
– Tresneria polifonikoa: pianoa, gitarra eta akordeoia.
– Bertakoa: txistua, trikitixa, dultzaina eta alboka.
– Zenbait joera: pianoa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 7a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.
RSS