
66. zk., 2005eko apirilaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Arrigorriagako Udala
1728
IRAGARKIA, Udaltzaingoko agente lanpostu baterako deialdia egiteko dena.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 42. zenbakian, 2005eko martxoaren 2koan, Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako Agente lanpostu bat (Administrazio Bereziaren eskala, Zerbitzu Berezien azpieskala, Udaltzaingoa eta Laguntzaileak klasea) txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deitutako prozesuaren oinarriak argitaratu dira.
Era berean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean dagozkion iragarkiak ere argitaratuko dira, bakoitza bere garaian, honakoen berri emateko: onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda, prozesuko Kalifikazio Epaimahaiko kideen izendapena, eta oposizioaren lehenengo ariketa egiteko eguna, ordua eta lekua.
Aipatutako lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Arrigorriaga, 2005eko martxoaren 2a.
RSS