Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1504

IRAGARKIA, behean adierazitako espedienteetan interesdunei egindako eskakizunak jakinarazten dituena; espediente horiek Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan dauden eskubideak burutzeari buruz alderdi batek eskatuta hasi dira.

Behean aipatutako idazkien bidez, interesdunek egindako eskabideak tramitatzeko behar ziren zenbait agiri ekartzea eskatu zitzaien eskatzaileei.

Ezinezkoa izan da agindei horiek jakinaraztea, eta horregatik argitaratzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61 artikuluetan xedatutakoaren arabera; ondorioz, honakoa ohartarazten da:

1.– Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta, interesdunek 15 egun balioduneko epea izango dute Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean agertzeko (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio-Bizkaia). Bertan, aurkeztu behar duten agirien zerrenda zehazten duen jakinarazpena izango dute beren esku.

2.– Aipatutako epean ez badira jakinarazpen hori biltzera joaten, prozedura tramite gehiagorik gabe jarraituko da, eta egoki den ebazpena emango zaio.

Abizenak eta izena	Esp. Zk.	Eskakizun data	
Apellidos y nombre	N.º de exp.	Fecha requerimiento	
Echavarri Aramendia, Rosa	550/05	26-01-2005	
Redondo Peña, Javier	553/05	26-01-2005	
Navascues Chivite, Santiago	554/05	26-01-2005	

Erandio, 2005eko otsailaren 16a.

Segurtasun Sailburuordearen				Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZÁRATE.


Azterketa dokumentala