Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1502

LEHIAKETA. Iragarkia, "Oria erdialdeko tarteko hodiaren eta adar osagarrien proiektu aldatua. 4. hodi-zatia: Araxesko biltodia" egiteko lanen kontratua esleitzeko dena (002/2005/ esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 002/2005/.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Oria erdialdeko tarteko hodiaren eta adar osagarrien proiektu aldatua. 4. hodi-zatia: Araxesko biltodia.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

d) Gauzatzeko epea: 3 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: bostehun eta laurogeita bost mila hirurehun eta hamazazpi (585.317) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoa.

b) Helbidea: Kristina Infantaren kalea, 11.

c) Herria eta posta kodea: 20008 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, Espainia.

d) Telefonoa: 943 02 31 23.

e) Faxa: 943 02 31 18.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2005eko apirilaren 6a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: taldeak, azpitaldeak eta kategoria.

Taldea: E)	Azpitaldea: 1	Kategoria: e)	

Eskatutako sailkapenarekin batera, lanen exekuzioari atxikitzeko konpromisoa eta horretarako dituen giza-baliabideak eta baliabide materialak aurkeztuko ditu lizitatzaileak. "C" kartazalean aurkeztu beharko ditu.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala eskatuko zaie espainiarrak ez diren baina Europar Batasuneko estatukidekoak diren enpresarioei:

– Kaudimen ekonomikoari dagokionez, enpresek urteko batez besteko negozio-bolumena kreditatu beharko dute, azken hiru urteetan izandakoa; eta horrek, gutxienez, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua baino hiru aldiz handiagoa izan beharko du. Kreditazioa negozio-kopuru orokorraren gaineko aitorpenaren bidez egingo da (obrak, hornidurak, zerbitzuak edo lanak).

– Kaudimen teknikoa edo profesionalari dagokionez, azken bost urteetan saneamendu obra bat gutxienez egin izana ezinbestekoa izango da, 2.400.000 eurotik gorako urteko bataz bestearekin.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko apirilaren 13a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Erregistro Orokorra. (Zerbitzu Zuzendaritza)

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 2. solairua.

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 45 egun, eskaintzak irekitzen diren egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba (Espainia).

d) Eguna: 2005eko apirilaren 20a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala