Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1493

EDIKTUA, 45/04 zk.ko judizio arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 45/04, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Juan Carlos Montalvan González jauna.

Abokatua:

Prokuradorea: Jesus Gorrochategui Erauzquin jauna.

Demandatua: Elena Miralles Sales.

Gaia: L09 TIT. IV-VII LI CC.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da, zeinaren xedapenak ondokoak baitira:

XEDAPENAK

1.– Largetsi egiten da prozesu hau. Auzi-jartzaileak beste judizio bat susta dezake gai beraren gainean.

2.– Kosturik gabe.

3.– Prozesu honen amaiera deklaratzen da.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria; 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Demandatuak, Elena Miralles Sales andreak, helbidea egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan agindutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb; 457.2. artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko otsailaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala