Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1482

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 25ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, "Obra Social Calasanz" izeneko Proiektu Integrala kudeatzeko Erakundeari laguntza emateko proiektuan jarduteko Roberto Peral Iglesias lankideari esleitutako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko baimena ematen diona. Itaka-Escolapios Fundazioak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2002ko deialdian.

Garapen Lankidetza sustatzeko Fondoaren kargura 2002. urteko ekitaldian euskal lankideei diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko urriaren 31ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz, Roberto Peral Iglesias lankideari 11.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion, proiektu horretan jarduteko. Diru-laguntza horiek 1995eko uztailaren 27ko 388/1995 Dekretuaren bidez arautu ziren.

Bestalde, 388/1995 Dekretuaren 15. artikuluan agintzen denez, lankidearen lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, eskabidea egin duen erakundeak berehala jakinarazi behar dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Itaka-Eskolapios Fundazioak, 2005eko urtarrilaren 28an, dagoeneko emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Lankideak lan egiteko aukera bat aurkitu eta 2003ko irailaren 1ean hasi behar zuelako eskatu zen aldakuntza.

22.660,13 eurokoa zen proiektuaren aurrekontu osoa. Azken txosten ekonomikoan 22.103,96 euro egiaztatu dira, aurrekontuaren %97,55. Eusko Jaurlaritzak hasieran emandako diru-zenbatekoari kenketa proportzionala egin ostean, 10.730,02 eurokoa da egungo zenbatekoa. Aurreneko ordainketa 5.500 eurokoa izan zenez, behin 269,98 euroko murrizketa egin ostean bigarren ordainketa 5.230,02 eurokoa izango da.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak 2005eko otsailaren 25ean diru-laguntzaren entitate onuradunak eskatutako ukoaren aldeko irizpena eman zuen. Horren ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Itaka-Escolapios Fundazioak "Obra Social Calasanz" izeneko Proiektu Integrala kudeatzeko Erakundeari laguntza emateko proiektuan jasotako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektua Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2002ko deialdian aurkeztu zen.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 25a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala