Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2005eko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1480

EBAZPENA, 2005eko martxoaren 7koa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena eta Energia zuzendariarena, baimendutako instalatzaileen egiaztagiriak lortzeko hautaprobetarako deialdia egiten duena.

Espediente zk.: Seg/0025.05.igs.

Egiaztagiri profesionalak eskuratzeko bidea bateratu zuen eta industriako segurtasun-arloan instalazioak, mantentzeak eta bestelako jardunak egiten dituzten enpresa baimenduentzako betekizunak zehaztu zituen Industria eta Energia Sailaren maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuak xedatutakoaren arabera (1994ko ekainaren 15eko EHAA), Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak eta Energia Zuzendaritzak instalatzaile- egiaztagiria lortzeko probetarako deialdia egitea erabaki dute —ebazpen honen eranskinean jasotzen dira horien xehetasunak—, ondoren datorrenari jarraiki:

DEIALDIAREN OINARRIAK:

Lehena.– Interesatuak.

Maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuan ezarritako baldintzak eta ebazpenaren eranskinean zehaztutakoak bete beharko dituzte hautaprobetan parte hartu nahi dutenek.

Bigarrena.– Eskabideak.

Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da: 2005eko apirilaren 4tik 14ra bitartekoa, biak barne. Epe horren barruan, interesatuek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde bulegoetan:

a) Eskabidea behar bezala beteta.

b) Nortasun-agiriaren edo baliokidearen fotokopia.

c) Eskatu baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

d) Azterketa eskubidea ordaindu izanaren egiaztagiria.

Prestakuntza ikastaroa egin behar denean, gainditu izanaren egiaztagiria proba egingo den egunera arte aurkeztu ahalko da.

Azterketa eskubideari dagokion zenbatekoa zuzenean ordainduko da saileko lurralde ordezkaritzetan, edo bulego horietan bertan adieraziko den banketxean.

Hirugarrena.– Eskabideak onartzea.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu, eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egutegiko 15 eguneko epean, hautaprobetarako onartu eta kanporatu direnen behin-behineko zerrenda argitaratuko da lurralde bulegoetako iragarki-oholetan eta www.euskadi.net/industria web-orrian.

Bazter utzitakoen zerrendan baztertua izateko arrazoia adierazi beharko da.

Bazter uzteko arrazoia izan den hutsa zuzendu ahalko dute interesatuek, edo zuzenbidearekin bat datorrena eta egoki ikusten dutena alegatu. Horretarako 4 egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko zerrenda hori argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitzen denetik, egutegiko 8 egun pasa baino lehen, onartu eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da, behin-behingoa argitaratzeko erabilitako bide bera erabilita.

Laugarrena.– Epaimahaia, eta probetarako data eta ordua.

Ebazpen honetan xedatu ondorioetarako, epaimahaia izendatu eta probak egingo diren eguna eta ordua ezartzen dira ondorengo zerrendaren arabera:

1.– Iturgintzako instalatzailea (barneko ur instalazioak).

Eguna eta ordua: 2005eko maiatzaren 17a, 15:00ak.

1 zenbakiko epaimahaia.

Lehendakaria: P. Rodríguez Díaz

Idazkaria: J. Camiruaga Ercoreca

Kidea: F. Calvo Elizazu

2.– Industria-galdarako operadorea

Eguna eta ordua: 2005eko maiatzaren 17a, 15:00ak.

2 zenbakiko epaimahaia.

Lehendakaria: J.M. Altuna Urizar.

Idazkaria: C. Sánchez Iglesias.

Kidea: I. Blázquez Díaz.

3.– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalatzailea; etxebizitzetan egiten diren 70 kW-ko potentzia izendatuko eta 15 kW-ko klimatizazioko instalazioetarako.

4.– Berokuntza, klimatizazio, ur bero sanitarioko instalatzailea.

5.– Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalatzailea; edozein potentziarako.

6.– Berokuntza eta ur bero sanitarioko mantentzaile-konpontzailea.

7.– Berokuntza, klimatizazio eta ur bero sanitarioko mantentzaile-konpontzailea.

Eguna eta ordua: 2005eko maiatzaren 17a, 9:30ak.

3 zenbakiko epaimahaia.

Lehendakaria: I. Serrano Sanz.

Idazkaria: I. Arriaga Segura.

Kidea: E. González García.

8.– Behe-tentsioko instalatzaile argiketaria.

Eguna eta ordua: 2005eko maiatzaren 19a; azterketa teorikoa 9:30ean eta praktikoa 12:30ean.

4 zenbakiko epaimahaia.

Lehendakaria: J.M. Markaida Zarraga.

Idazkaria: A. Quintana del Rio.

Kidea: J.M. Piñeiro Calafel.

9.– Hotz instalatzailea.

10.– Hotz kontserbatzaile-konpontzailea

Eguna eta ordua: 2005eko maiatzaren 17a, 15:00ak.

5 zenbakiko epaimahaia.

Lehendakaria: C. Olmos del Pozo.

Idazkaria: I. Martínez de Aguirre Ortiz de Zárate.

Kidea: I. Serrano Sanz.

11.– Gas instalatzailea, GI I. kategoria.

12.– Gas instalatzailea, GI II. kategoria.

13.– Gas instalatzailea, GI III. kategoria.

14.– Gas instalatzailea, GI-IV. kategoria.

Eguna eta ordua: 2005eko maiatzaren 19a, 9:30ak.

6 zenbakiko epaimahaia.

Lehendakaria: J.A. Zudaire Andrés.

Idazkaria: J.A. Ozamiz López.

Kidea: I. Rodríguez Lorente.

15.– Petrolioaren deribatutako erregai likidoen instalatzailea.

Eguna eta ordua: 2005eko maiatzaren 19a, 15:00ak.

7 zenbakiko epaimahaia.

Lehendakaria: G. Hilera Crespo.

Idazkaria: F. Calvo Elizazu.

Kidea: E. González García.

16.– Dorre-garabiko operadorea.

Eguna eta ordua: 2005eko maiatzaren 19a, 15:00ak.

8 zenbakiko epaimahaia.

Lehendakaria: C. Pescador Castrillo.

Idazkaria: C. Sánchez Iglesias.

Kidea: I. Arriaga Segura.

17.– Abiadura mugatzaileen instalatzailea.

Eguna eta ordua: 2005eko maiatzaren 19a, 9:30ak.

9 zenbakiko epaimahaia.

Lehendakaria: E. Martínez Benito.

Idazkaria: J.R. Becerra Carollo.

Kidea: I. Martínez de Aguirre Ortiz de Zárate.

18.– Garabi mugikor autopropultsatuko operadorea.

Eguna eta ordua: 2005eko maiatzaren 21a, 9:30ak

8 zenbakiko epaimahaia

Lehendakaria: C. Pescador Castrillo

Idazkaria: C. Sanchez Iglesias

Kidea: I. Arriaga Segura

Horretarako arrazoia dagoenean epaimahaikideak ordezkatu ahalko dira, betiere zuzendaritza horien ebazpenaren bidez.

Bosgarrena.– Probak egingo diren lekua:

Ebazpen honen bidez deitutako probak hiru lurralde historikoetan egingo dira, honako lekuetan:

Arabako Lurralde Historikoa

Enplegurako Institutu Nazionalaren Lanbide eta Lanerako Heziketako zentroa.

Jose Atxotegi kalea, 1 zk.

Vitoria-Gasteiz.

Gipuzkoako Lurralde Historikoa

Donostiako Eraikuntzako Institutua.

Casanao kalea, 1 zk.

20027 (Altza auzoa) Donostia.

Bizkaiko Lurralde Historikoa

Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera

Negoziotako zentroa.

Errekalde zumarkalea, 50.

Bilbao.

Seigarrena.– Aplikatu beharreko araudia.

Espezialitate bakoitza arautzen duen indarreko xedapenak hartu beharko dituzte kontuan interesatuek. Azaroaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinak orientatzeko balio dezake (1994ko ekainaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 113. zk.), espezialitateen araberako arauen zerrenda argitaratu baitzen bertan. Hala ere, harez geroztik onartu eta argitaratutako bestelako xedapenak ere aintzat hartu behar dira.

Interesatuek egoki ikusten duten dokumentazio edo araudi teknikoa eraman ditzakete probetara.

Zazpigarrena.– Emaitzak argitaratzea.

Emaitzen behin-behineko zerrenda lurralde ordezkaritzetako iragarki-oholetan eta www.euskadi.net/industria web-orrian argitaratuko dira, gehienez ere, 30 egutegiko eguneko epean, azterketa egin den egunetik kontatuta. 10 egun balioduneko epea emango zaie hautagaiei kalifikazioak berrikusteko eskabidea aurkez dezaten.

Erreklamazioak idatziz egin beharko dira, eta erreklamazioa aurkeztu baino lehen, interesatuek azterketa ikusteko eskubidea izango dute, betiere, aurreko paragrafoan aipatu epearen barruan.

Aurreko paragrafoan aipatutako epea igaro eta epaimahaiak aurkeztu diren berrikusteko eskabideak aztertu ondoren, gehienez ere erreklamazioak aurkezteko epea amaitzen denetik hasi eta hamar eguneko epean, iragarki-ohol berean argitaratuko da probak gainditu dituztenen behin betiko zerrenda.

Kalifikazio-epaimahaiak erabakiko du deialdi honetan zehar egon daitezkeen gertakarien gainean, baita haien kontrako erabakien gainean ere. Halaber, behin betiko zerrendetan dauden kalifikazioen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean ebazpenaren jakinarazpena egiten denetik, edo, horrela denean, aipatu argitalpena egiten denetik, gaia dela eta, eskumena duen zuzendariaren aurrean.

Zortzigarrena.– Gora jotzeko errekurtsoa.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio eta Plangintza sailburuordeari zuzenduta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta ondorengoek diotenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 7a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.

ERANSKINA
BAIMENDUTAKO PROFESIONALEN ESPEZIALITATE ETA KATEGORIAK, ETA EGIAZTAGIRIAK
JASOTZEKO ESKATZEN DEN TITULAZIOA

1.– Iturgintzako instalatzailea (barneko ur instalazioak).

Tituluak: Lehen mailako Lanbide Heziketa; Adarra: Eraikuntza eta Obrak—, edo espezialitate horretarako maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean jasotako ikastaroaren gaitasun probak gaindituak izatea.

2.– Industria-galdarako operadorea.

Tituluak: Espezialitate honetarako maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskineko II.2 idatz-zatian xedatutako ikastaroaren gaitasun probak gaindituak izatea.

3.– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalatzailea; etxebizitzetan egiten diren 70 kW-ko potentzia izendatuko eta 15 kW-ko klimatizazioko instalazioetarako.

Tituluak: II. mailako lanbide-modulua. Hotz eta bero ekipoak instalatzea eta mantentzea edo bigarren graduko lanbide heziketa —adarra: Eraikuntza eta Obrak, zein Metala—; edo espezialitate horretarako maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean jasotako ikastaroaren gaitasun probak gaindituak izatea.

4.– Berokuntza, klimatizazio, ur bero sanitarioko instalatzailea.

Tituluak: II. mailako lanbide-modulua. Hotz eta bero ekipoak instalatzea eta mantentzea edo bigarren graduko lanbide heziketa —adarra: Eraikuntza eta Obrak, zein Metala—; edo espezialitate horretarako maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean jasotako ikastaroaren gaitasun probak gaindituak izatea.

5.– Berokuntza eta ur bero sanitarioko instalatzailea; edozein potentziarako.

Tituluak: eranskin honetako 4. puntuan adierazitako gauza bera.

6.– Berokuntza eta ur bero sanitarioko mantentzaile-konpontzailea.

Tituluak: eranskin honetako 4. puntuan adierazitako gauza bera.

7.– Berokuntza, klimatizazio eta ur bero sanitarioko mantentzaile-konpontzailea.

Tituluak: eranskin honetako 4. puntuan adierazitako gauza bera.

8.– Behe-tentsioko instalatzaile-argiketaria.

Tituluak: Lanbide heziketako edo unibertsitateko titulua izatea eta Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoaren JTO-BT-03aren 4.2 idatz-zatian adierazitako b.1, b.2, b.3, edo b.3 puntuetako egoeraren batean egotea; ondoren jasotzen dira egoera horiek:

	Egoera	Beharrezko diren tituluak eta/edo 	BTTE eskuratzea

	JTO-BT-03	esperientzia	Kategoria: oinarrizkoa eta

	(4,2. idatz-zatia)		espezialista

	

	b.1	Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako, 	40 orduko ikastaroa Prestakuntza

		Behe Tentsiorako maila ertaineko teknikaria; 	 emateko Baimendutako Entitateak

		gutxienez, urtebeteko esperientzia izan beharko 	 emana (*), eta azterketa teoriko-

		du behe tentsioko instalazioak egiten dituzten 	 praktikoa gainditzea.	

		enpresetan.

	b.2	Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako Behe 	 100 orduko ikastaroa, Prestakuntza

		Tentsiorako maila ertaineko teknikaria; 	emateko Baimendutako Entitateak

		gutxieneko urtebeteko esperientzia ez duena 	 emana (*), eta azterketa teoriko-

		behe tentsioko instalazioak egiten dituzten 	 praktikoa gainditzea.

		enpresetan.	

	b.3	Instalazio elektroteknikoetako maila goreneko 	 Azterketa praktiko bat gainditzea

		teknikaria; gutxieneko urtebeteko esperientzia

		ez duena behe tentsioko instalazioak egiten

		dituzten enpresetan.		

(*) Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren Bigarren Xedapen Iragankorrak xedatutakoaren arabera, behe tentsiorako instalatzaile argiketariak prestatzeko baimendutako entitateek bete behar dituzten baldintzak, eta osagarri moduan autonomia erkidego honek ezar ditzakeenak zehaztu bitartean, ontzat hartuko dira Industria eta Energia Sailaren maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuari jarraiki (1994ko ekainaren 15eko EHAA), behe tentsiorako prestakuntzan aritzeko baimendutako entitateek ematen dituzten ikastaroak.

9.– Hotz instalatzailea.

Tituluak: Lehenengo graduko lanbide-heziketa —adarra: Itsas-arrantza—, edo baliokidea, edo II. mailako lanbide-modulua. Hotz eta bero ekipoen instalazioa eta mantentzea, edo espezialitate horretarako maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean jasotako ikastaroaren gaitasun probak gaindituak izatea.

10.– Hotz kontserbatzaile-konpontzailea.

Tituluak: eranskin honetako 9. puntuan adierazitako gauza bera.

11.– Gas instalatzailea, GI I. kategoria.

Tituluak: Lehenengo graduko lanbide-heziketa —adarra: Eraikuntza eta Obrak—, edo II. mailako lanbide-modulua. Hotz eta bero ekipoen instalazioa eta mantentzea, edo espezialitate horretarako maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean jasotako ikastaroaren gaitasun probak gaindituak izatea.

12.– Gas instalatzailea, GI II. kategoria.

Gutxieneko tituluak: eranskin honetako 11. puntuan adierazitako gauza bera.

13.– Gas instalatzailea, GI III. kategoria.

Gutxieneko tituluak: Espezialitate tekniko ertaina edo gorena, edo GI II. egiaztagiria duenetik, gutxienez bi urte pasatuak izatea, eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean jasotako ikastaroa gainditua izatea.

14.– Gas instalatzailea, GI-IV. kategoria.

Gutxieneko tituluak: Espezialitate tekniko ertaina edo gorena, edo GI-II edo GI-III egiaztagiriak dituenetik, gutxienez bi urte pasatuak izatea, eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean jasotako ikastaroa gainditua izatea.

15.– Petrolioaren deribatutako erregai likidoen instalatzailea.

Tituluak: Lehenengo graduko lanbide-heziketa —adarra: Metal edo Eraikuntza eta Obrak—, edo aukeran maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II. eranskinean jasotako ikastaroa.

16.– Dorre-garabiko operadorea.

Tituluak: Lehen ikasketen ziurtagiria eta ekainaren 27ko 836/2003 Errege Dekretuaren IV. eranskineko 4.1 idatz-zatian xedatutako ikastaroaren gaitasun probak gaindituak izatea. Dekretu horren bidez, jasogailu eta mantentze-gailuen araudiaren "MIE-AEM-2" jarraibide tekniko osagarria onartu zen, obretako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa.

Dorre-garabiko operadorearen egiaztagiri profesionala lortzeko hautaprobak gainditu ondoren, egiaztagiria emateko baldintza izango da azterketa mediko bat gainditu, eta horren egiaztagiria aurkeztea. Azterketa horretan honako hauek neurtuko dira: begi-zolitasuna, orientazioa, oreka, entzumen-zolitasuna eta gaitasun psikologikoak.

18.– Abiadura mugatzaileen instalatzailea.

Tituluak: II. mailako lanbide-heziketa —adarra: Automozioa—, edo espezialitate horretarako maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuaren II.18 eranskinean jasotako ikastaroaren gaitasun probak gaindituak izatea. Ikastaro horren baliokidetzat jotzen da takografo fabrikatzaile, inportatzaile eta banatzaileek emandakoa, betiere ikastaroaren edukia aipatu arauak jasotzen duenaren araberakoa bada.

19.– Garabi Mugikor Autopropultsatuko operadorea.

Tituluak: Lehen ikasketen ziurtagiria eta ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuaren VII. eranskineko 4.1 idatz-zatian xedatutako ikastaroaren gaitasun probak gaindituak izatea. Dekretu horren bidez igogailu eta mantentze gailuen araudiaren "MIE-AEM-4" jarraibide tekniko osagarria onartu zen, garabi mugikor autopropultsatuei buruzkoa.

Garabi mugikor autopropultsatuko operadorearen egiaztagiri profesionala lortzeko hautaprobak gainditu ondoren, egiaztagiria emateko baldintza izango da horrelako jarduerak egiteko azterketa mediko, psikotekniko eta fisikoa gainditu, eta horren egiaztagiria aurkeztea. Azterketa horretan honako hauek neurtuko dira: begi-zolitasuna, orientazioa, oreka eta entzumen-zolitasuna.


Azterketa dokumentala