Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2005eko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
1322

IRAGARKIA, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariak 2005eko otsailaren 2an emandako Ebazpena jakinaraztekoa. Ana Legarra Muñoa andrearen aurka diziplinazko prozedura hastea erabaki zen ebazpen horren bidez, ustez Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean aurreikusitako hutsegite bat egin duelako.

Ebazpen hori interesdunari jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela-eta, jendaurrean jartzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin eta banakako jakinarazpentzat har dezan ateratzen da jendaurrera iragarki hau. Halaber, ohartarazten zaio aipatutako informazioa eta espediente osoa eskuragarri dituela nahi izanez gero aztertu eta kopiak ateratzeko, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua 1-4. solairua (Pertsonal Zerbitzua), 01010 Vitoria-Gasteiz).

Bestalde, 2005eko martxoaren 22an deklarazioa egitera joateko dei egiten zaio. Nekazaritza eta Arrantza Saileko bilera-gelan egin beharko du deklarazioa (Lakua 1eko 3. solairua, Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz), goizeko 9:00etan.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 28a.

Instrukzio-egilea,

G. XABIER SALINAZARMENDARITZ GLEZ. DE URBINA.


Azterketa dokumentala