Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2005eko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1314

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Bidasoako Ospitalerako ekografo bat eskuratu eta instalatzeko kontratazioa egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako erakunde publikoa, Araba kalea 45-E, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 62 03.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Arkitektura eta Ingeniaritza Zuzendariordetza. Ekipamendu Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: 150/20/0/0287/O321/ 022005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bidasoako Ospitalerako ekografo bat eskuratu eta instalatzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: oinarri teknikoen pleguan aurreikusitakoaren arabera

c) Loteak: bakarra.

d) Entregatzeko lekua: Bidasoako Ospitalea.

e) Entregatzeko epea: ikusi oinarriak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 108.000,00 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentrala.

b) Helbidea: Araba kalea 45.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01006.

d) Telefonoa: 945 00 62 76.

e) Faxa: 945 00 62 03.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: horiek egiztatzeko aurkeztu beharreko agiriak zeintzuk diren jakiteko, ikus oinarriak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko apirilaren 4a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1. puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ikusi oinarriak.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoa, d) Eguna: 2005eko apirilaren 11 (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Araudi Orokorreko 80.4 artikulua ezartzeagatik atzeratzen ez bada); e) Ordua: 11:30ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: 383,05 euro.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria:

http://www.osakidetza-svs.org.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 22a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

ELENA BRAVO SUÁREZ.


Azterketa dokumentala