Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2005eko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
1302

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 21ekoa, Herrizaingo sailburuordearena, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako lanpostuak izendapen librez betetzeko deialdia onartzen eta argitara ematen duena.

Ertzaintzaren Polizi Administraziorako Unitatean hutsik dauden eta izendapen librez hornitzekoak diren zenbait lanpostu bete behar direla-eta, honen bidez argitara ematen ditut izendapen libreko deialdia eta haren oinarriak, horretarako eskumena ematen baitit 13. artikuluan 358/1999 Dekretuko 13. artikuluak, Herrizaingo Sailaren eginkizunak eta organoak egituratzen dituenak.

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren lanpostu-deialdian parte har dezakete Ertzaintzako Oinarrizko Eskalari atxikita dauden karrerako funtzionarioek, horretarako baldintzak betetzen badituzte eta egoera hauetako batean badaude: jarduneko zerbitzua, zerbitzu bereziak edo seme-alabak zaintzeko eszedentzia.

Era berean, parte har dezakete –eta horrenbestez jarduneko zerbitzuan berriro hasi- eskala horretakoak izanik ondoren aipatzen diren egoeratako batean dauden karrerako funtzionarioek, baldin eta egoera horretan eman beharreko aldia betea badute: nahitaezko eszedentzian, bestelako administrazio publikoetan zerbitzuan eta gabetze-egoeran.

Bigarrena.– Ezin dute deialdi honetan parte hartu ondoko hauek:

– Eginkizunez gabeturik daudenak, egoera horretan dauden bitartean eta gabetzeko arrazoia arau hauste larria edo oso larria izan bada.

– Lekualdaketaz zehaturik daudenak, zehapena Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplina Erregelamenduko 15. artikuluarekin bat etorriz ezarri bada.

– Norberaren kontuetarako borondatezko eszedentzia onartua dutenak, baldin eta oraindik betea ez badute indarreko arauek egoera horretan gutxienekotzat ezartzen duten aldia.

– Lanpostu bat behin betiko esleitu zaienak, baldin eta lanpostu horretan gutxieneko aldi berezi batez jardun behar bada eta esleipendunak hala egin ez badu. Hala ere, aldi hori bete ez den kasuak salbuespentzat hartuko dira arrazoi hauetako batengatik izan bada: postuari ukoa egin bazaio eta dagokion organoak hala onartu badu; ukoa baldintza bera duen beste postu batean jarduteko egin bada eta bi lanpostuek arrazoi berberagatik badute delako baldintza hori; barne sustapenaz igo bada lehengo lanpostua uztea dakarren beste postu batera. Azken kasu hori, haatik, ez da salbuespentzat joko baldin eta goragoko kategorian ere -eta arrazoi berberagatik- baldintza bera duten lanpostu hutsak badaude, horrelakoetan ezartzekoa baita Euskal Herriko Polizi Kidegoetako Erregelamenduak, funtzionarioen lanpostuak hornitzekoak, 5.3 artikuluan zehazten duena.

Behar den espezialitatea dela medio lanpostuak gutxieneko jardute-aldi bat atxikita badu, aldi hori zenbatzen hasiko da datu-baseak funtzionarioa destino horretan hasi dela adierazten duen egunetik.

– Lanpostuak hornitzeko lehiaketetan parte harturik destinoaz deialdi honen aurreko bi urteetan jabetu direnak.

Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko azken egunean parte hartzaileek deialdi honetan azaltzen diren baldintzak eta lanpostuari dagozkionak bete beharko dituzte.

Laugarrena.– Interesatuek eskuragarri izango dute beren unitateetan eskaera orriaren arauzko eredua. Behin eskaera beterik Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidaliko dute. Horretarako epea, 15 egun baliodunekoa, ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Bosgarrena.– Euskal Herriko Polizi Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak hornitzeari buruzko Erregelamenduak, abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuan onartuak, III. kapituluan aurreikusten dituen tramiteak bete ondoren, deialdi honetako lanpostuak Segurtasun Sailburuordearen Ebazpenaz esleituko dira. Ebazpen hori interesatuei berei helaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen bada, kodifikaturik egingo da, dagozkion funtzionarioen datuak jakin ez daitezen.

30/1992 Legeak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 107 eta 114. artikuluetan jasotzen duenez, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Herrizaingo Sailburuaren aurrean. Horretarako epea, hilabetekoa, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta ondorengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 21a.

Herrizaingo sailburuordea,

MIKEL LEGARDA URIARTE.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostuak:

1.– 10208 Kodea:

– Unitatea: Polizi Administrazioa.

– Postua: Zerbitzuko Agentea.

– Herria: Erandio.

– Eskala/Kategoria: Oinarrizko Eskala.

– Hizkuntz Eskakizuna: 1.a.

Deialdiko postu kopurua: 11 (horietako 5ek amaitua dute hizkuntz eskakizunerako nahitaezko data).

2.– 10209 Kodea:

– Unitatea: Polizi Administrazioa.

– Postua: Zerbitzuko Agentea.

– Herria: Erandio.

– Eskala/Kategoria: Oinarrizko Eskala.

– Espezialitatea: OIKI I.

– Hizkuntz Eskakizuna: 1.a.

Deialdiko postu kopurua: 4 (horietako 3k amaitua dute hizkuntz eskakizunerako nahitaezko data).


Azterketa dokumentala